Nork aurkeztu behar du?

Aseguru Primen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera derrigortuak egongo dira entitate aseguratzaileak zerga horrek kargatutako eragiketak egiten dituztenean.

Aseguru entitatetzat hartzen dira honakoak:

  1. Aseguru pribatuak antolatu eta gainbegiratzeko entitateak.
  2. Beste Estatu kide batean finkatutako aseguru entitateen sukurtsalak, Espainian establezimendu eskubideko erregimenean jarduten direnak.
  3. Beste Estatu kide batean finkatutako aseguru entitateen sukurtsalak, Espainian zerbitzuen prestazio libreko erregimenean jarduten direnak.
  4. Europako Espazio Ekonomikoko kide ez diren hirugarren herrialdeetan helbideratutako aseguru entitateek Espainian dituzten sukurtsalak.

Aseguru Primen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera derrigortuak daude zergadunaren ordezko gisa, Espainian zerbitzuen prestazio libreko erregimenean jarduten diren Europako espazio ekonomikoko kide den beste Estatu baten helbideratutako entitate aseguratzaileen zerga ordezkariak, arriskua Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten eragiketengatik.