569 Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga

(2013.urtetik aurrera ez dago indarrean)

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpena aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Zerga honi lotutako produktuen komunitate barruko erosketak, entregak, inportazioak eta eskurapenak.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 569 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet: Internet bidezko transmisioa, Gipuzkoatarian formularioa betez.

Aurkezteko lekuak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia), finantza entitate laguntzaileetan bidezko ordainketa egin ondoren.

Aurkezteko epea

  • Hiruhilero. Sortzapenak gertatu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hilabetearen lehen 25 egun naturalen barruan.
  • Administrazioaren alea ordainketa egiteko epearen ondorengo hilabetearen lehendabiziko bost lanegunen barruan aurkeztu beharko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

113/2009 Foru Agindua, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta 
egunean jartzen dituena.

736/2002 Foru Agindua, uztailaren 15ekoa, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren kudeaketa arauak onartzen dituena.

2/2002 Foru Araua, martxoaren 20koa, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergari buruzkoa.

Informazio interesgarria

  • Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergari lotutako produktuei zergaren sortzapen unean indarrean dauden zerga tasak aplikatuko zaizkie.

Lotutako zergak (ereduak)

570 Hidrokarburoen fabriketan eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpenak

572 Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren itzulketa eskaera.