2014ko atxikipenak

Lanaren etekinak

Kapitalaren  higikorraren etekinak

  • Orokorra: %21.
  • Ondasun higiezinen azpierrentamendua: Urtarrilaren 1etik martxoaren 12ra, %19, martxoaren 13tik aurrera, %21 (Jasotzailea sozietatea bada)
  • Letrak: %0
  • Irudia ustiatzeko eskubidea lagatzeagatik lortzen diren etekinei: %24

Kapital higiezinaren etekinak

Ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduei egin beharreko atxikipena:

  • Orokorra: %21.
  • Errentatzailea sozietate bat bada: Urtarrilaren 1etik martxoaren 12ra, %19, martxoaren 13tik aurrera, %21.

Ondare irabaziak (inbertsio fondoak eta sariak)

  • Orokorra:%21.
  • Inbertsio fondoak: Urtarrilaren 1etik martxoaren 12ra, %19, martxoaren 13tik aurrera, %21 (Jasotzailea sozietatea bada)

Enpresa jarduerak

Zenbait enpresa jardueretan etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoan kalkulatzen denean, ordaindutako sarrera osoei: %1

Jarduera profesionalak

  • Orokorra: %21
  • Beren jarduera profesionala hasten dutenentzat (hasierako urteko eta hurrengo bietako atxikipena): %9
  • Kasu berezia:%15 (uztailaren 5etik aurrera)
    • Jarduera ekonomikoen etekin gordinen bolumena 15.000 euro baino gutxiago izatea aurreko lehen urtean eta
    • Etekin hauek zergadunak urte horretan jarduera ekonomiko eta lanagatik lortutako etekin gordinen baturaren  %75 baino gehiago izatea
  • Beste kasu berezi batzuk*: %9

*Kasu bereziak:

  • Tabacalera, Sociedad Anónimaren ordezkari bermatuak.
  • Udal zerga-biltzaileak.
  • Merkataritzako azpiagente edo laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituzten aseguru agente nahiz aseguru artekariak.
  • Jada desagertuta dagoen eta ekainaren 11ko 904/1985 Errege Dekretuaren indarrez Estatuko Loteria eta Apustuen Organismo Nazionalean sartu zen Kirol Ongintzazko Elkarrekiko Apustuen Patronatutik datozen lurralde ordezkariak.

Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jarduerak

Orokorra: %2