190 Atxikipenak edo konturako sarrerak egitera behartuak

1. Izaera orokorrarekin, ondoko hauek daude atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta obligazio honi lotutako lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzen dituztenean:

  • Pertsona juridikoak eta gainerako entitateak, jabeen komunitateak eta errentak esleitzeko erregimenean dauden entitateak barne.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunak, jarduera ekonomikoak egiten dituztenean eta jarduera horietan aritzeagatik etekinak ordaintzen dituztenean.
  • Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duten pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, bertan establezimendu iraunkorraren bidez jarduten direnean.
  • Pertsona fisiko, juridiko eta Espainiako lurraldeko ez-egoiliarren gainerako entitateak, bertan jarduten direnak establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe, legeria aplikagarriak horrela zehazten duenean, atxikipenak eta konturako sarrerak Gipuzkoako Foru Aldundiari sartu beharko dizkiotenak Ekonomia Itunak horrela adierazten duen kasuetan.

Ezin da ulertu pertsona edo entitate batek errenta bat ordaintzen duela ordainketa batean bitartekaritza lana besterik egiten ez duenean. Kopuru bat hirugarren baten kontura eta horrek aginduta ordaintzen denean esango da ordainketa batean bitartekaritza lana egiten dela.

Jarraian adierazten diren eragiketak ez dira sartzen ordainketa bitartekaritza soilarekin zerikusirik duten eragiketetan. Beraz, lehen aipatu diren pertsona eta entitateek honako kasuotan egin beharko dituzte atxikipenak eta konturako sarrerak:

  • Beren langileei Gizarte Segurantzaren konturako prestazioak ordaintzen dizkietenean.
  • Beren langileei hirugarren batek emandako eskupekoak, zerbitzuen ordainsariak edo antzekoak ordaintzen dizkietenean.
  • Nekazaritzako Kooperatibak izan eta beren bazkideen ustiapenetako produktuak banatu edo merkaturatzen dituztenean.

2. Bereziki, atxikitzera behartuak daude zergadunek zerbitzuak ematen dituzten entitate egoiliarrak edo establezimendu iraunkorrak horiei lanagatiko etekinak haiekin erlazionaturiko beste entitate egoiliar edo ez-egoiliar batek edo Espainiako lurraldean finkatutako establezimendu iraunkorra duen atzerriko titularrak ordaintzen dizkienean.

3. Atxikitzera behartutako subjektuak derrigortuta daude sarrera Gipuzkoako Foru Aldundian egitera, obligazio hori ez betetzeak beste honetatik salbuestea ekarri gabe.