Gipuzkoako saneamendua

Hondakin uren Araztegiak (H.U.A.)

Hondakin uren arazketa prozesuak honako fase hauek ditu:

  • 1. Aurretratamendua

    Tratamendu honetan, bere ezaugarri edo tamainagatik ondorengo tratamenduetan arazoak sortuko duen materia kentzen da, operazio fisiko edo mekanismoak erabiliz. Materiaren zatirik handiena, ikusgarriena eta eragozpen gehien sor ditzakeena kentzen da, alegia, solido handiak, hareak, koipeak, etab.

  • 2. Lehen mailako tratamendua

    Tratamenduaren zati hau hondakin uretan dauden solido esekiak kentzean datza. Solido horietako batzuk materia organikoa dira, horregatik, kentzerakoan oxigenoaren demanda biokimikoaren / kutsadura kimikoaren murrizketa bat gertatzen da. Tratamendu hau aurrera eramateko, lehen mailako dekantagailuak erabiltzen dira; bertan, grabitatearen efektuari esker, solidoen banaketa gertatzen da.

  • 3. Tratamendu biologikoa

    Tratamendu biologikoaren helburua da mikroorganismoen bitartez materia organikoa eraldatzea eta murriztea. Horrela, funtsezkoak diren mantenugaiak ere murrizten dira, adibidez, nitrogenoa. Dena den, fosforoa kentzeko hondakin urari gatza eransten zaio erreakzio bat sortuz eta ondorioz sedimentatuz.

  • 4. Ibaira edo itsasora isurtzea

    Ura araztu ondoren ibaira edo itsasora isurtzen da. Isuritakoak ez du ingurune hartzailean inolako aldaketarik sortu behar.

Gipuzkoako saneamendua mapa