Urolaren arroa

Ezaugarri orokorrak Urola

Urola ibaiaren 337,5 km²-ko arroa Gipuzkoako lurralde historikoan dago oso-osorik. Urola ibaiaren arroa oso estua da, eta sorburuan oso kota garaiak ditu. Azpeitira iristean ibaiaren arroak adarrak hartzen ditu, eta Ibai-Eder eta Errezil erreken ura biltzen du. Behealdean Aizarnazabal errekaren urak jasotzen ditu, eta zenbait meandro deskribatu ondoren itsasoratzen da.

Arroaren ingurumen-narriadura hirigune garrantzitsuenen inguruan gertatu da, Legazpin, Zumarragan, Urretxun, Azpeitian eta Azkoitian, eta gainerako arroa nahiko egoera onean dago. Gutxi gorabehera 60.000 biztanle biltzen dituela kalkulatzen da.

Uren kalitatea Urola

Buruan, Urola ibaiak oso egoera ona du, kalitate oneko ura darama eta amuarrainen populazioa oso egoera onean dago. Legazpiko gunetik ibaian behera, uraren kalitatea okertu egiten da, nahiz eta saneamendu azpiegiturak eraikita dauden eta Urretxuko ur hondakinen araztegia 2001etik funtzionatzen duen. Arrazoia ibaiaren tarte honetako ur zirkularrak duen ur emari baxuan datza. Beherago, Azkoitiko hirigunetik aurrera, ibaiadar garrantzitsuen urak sartzen dira, eta uraren kalitatea berriz ere hobetu egiten da. Horrela, amuarrainaren, barboaren, loinaren eta mazkarraren populazioak handitu egiten dira. Tarterik baxuenean, egoera berriz ere pixka bat okertzen da paper-fabriken isurpenak direla eta.

Ibai adarrei dagokienez, garrantzitsuenak oso egoera onean daude (Altzolaras, Barrendiola eta Ibaieder), kalitate handiko ura daramate, eta han bizi diren arrainak egoera onean daude. Espezie nagusia amuarraina da.

Urola hidrologia

Arroak lurralde historikoko batez besteko prezipitazio gutxiena du, 1.567 mm-koa. Tenperatuta 13,3º C-tan ebaluatzean, urteko 836 mm-ko batez besteko lurrunketa ateratzen da. Datu horiekin eta aforalekuetakoekin, arroaren batez bestekoa urteko 295 hm3-koa da.

Urtean zehar egon ohi diren prezipitazioen aldakortasunak, abendu eta urtarrilean balio handiekin eta apirilean ere beste maximo batekin, eta arroaren morfologiak baldintzatu egiten dute erregimen hidrologikoa, uhar izaerakoa, neguan eta udaberrian emari handiak dituena eta txikiak udan. Bestalde, emariek urtetik urtera ere aldakortasun handia izaten dute.