Bidasoaren arroa

Bidasoaren ezaugarri orokorrak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan garapen txikiena duen arroa da; izan ere, 700 km² baditu ere, 62,7 km² bakarrik igarotzen dira Gipuzkoatik. Hala ere, garrantzi handia du, bai ingurumenaren aldetik, Txingudiko padurekin, eta baita biztanleriari dagokionez ere, Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko hiriguneetan 95.000 biztanle bizi baitira.

Bidasoaren uren kalitatea

Bidasoa ibaiko uraren kalitatea oso handia da. Bidasoa da Bizkaiko Itsasoaren Mendebaleko ibaien artean ondoen kontserbatuta dagoena da. Arro horretan oso isurketa gutxi dago, eta hori du ezaugarririk aipagarriena. Horri esker, arrain fauna oso egoera onean dago. Beste arroetan desagertuta dauden espezieak ikus daitezke Bidasoan. Adibidez, migratzaile handiak daude: kolakak, izokinak eta itsas amuarrainak; lanproiren bat edo beste ere ikusi dugu. Azpimarratu behar da, gainera, urre-zarboa berez azaltzen den gipuzkoar ibai bakarra dela.

Saneamendu eta arazketa planak ia erabat amaituta daude.

Bidasoaren hidrologia

Gipuzkoako lurralde historikoan dagoen arroaren zatiak jokaera hidrologiko ezberdina du, nahiz Behobiatik gora dauden arro txikietan, Oiartzun ibaiaren arrokoaren antzeko ezaugarriak baitituzte, nahiz Txingudi aldean daudenetan, plubiometria eta ur emari txikiagoekin.

Gipuzkoa aldeko plubiometria urteko 1869 mm atera da, eta emaria urteko 78 hm3, horrek 39,4 l/s/km2-ko emari espezifikoa ematen digularik, oso handia benetan.