​​​​​​​

 

Berdintasun baliabideen mapa

Mapa interaktibo honetan kontsultatu daitezke emakumeen etxeak eta elkarteak. Baita berdintasun saila daukaten udalak ere, eta berdintasun sailik izan ez arren, Berdinbidean programaren baitan daudenak.

Sakatu alboko elementuetan mapan ikusgai izateko.

 
 

Emakumeen ahalduntzerako udal ekipamenduak dira. Bertan, jabekuntza eskola, aholkularitza juridikoa eta emakumeen elkartegintza sustatzen da, besteak beste.

Irabazi asmorik gabeko emakume elkarte eta federazioak. Beraien xede eta jarduera, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea, feminismoa eta elkartegintza bultzatzea, emakumeen partaidetza sozio-politikoa indartzea eta horien bizi baldintzak hobetzea da.

Gipuzkoako 10.000 biztanletik beherako herrietan, berdintasun arlorik ez duten udalei aholkularitza eta dinamizazioa eskaintzeko programa.

Berdintasun politikak modu iraunkorrean sustatzeko hurrengo baldintzak betetzen dituzten udalak: Berdintasun plana izatea, berdintasunerako udal aurrekontua izatea eta politika hauek garatzeko ardurarekin prestakuntza espezifikoa duen pertsonal propioa izatea.

 

Gidak

 

Planak

 

Esteka interesgarriak