Balio katastralak eguneratzea. Helburuak

Balioen eguneratzeak helburu nagusi hauek izan ditu:

  • Gipuzkoako Katastroak lege-agiri bat lortzeko aukera ematea, eta agiri horrek oinarrizko balio bat izatea ondasunen edozein transakziotarako.
  • Balio berriak higiezinen merkatuko benetako errealitatera egokitzea, erabilera eta zonen artean dauden balio diferentziak islatu daitezen.
  • Presio fiskala higiezinen baliora moldatzea, ondasun higiezinen gaineko zergarengatik ordaintzen dena ekitatiboagoa izan dadin.