Ohiko egoitza

Pertsona baten ohiko egoitza, bere eguneroko bizilekua da. Hala ere, araudiak jasotzen ditu hainbat erregela, ohiko egoitza zehaztea zaila gertatzen denerako.

Ohiko egoitza zehazteko erregelak

Pertsona fisiko baten ohiko helbidea zehazteko, elkarren segidako erregelak erabiltzen dira. Lehen-lehenik, lehena erabiltzen da eta, hori aplikatzeko zirkunstantziarik ematen ez bada, bigarrena, eta horrela hurrenez hurren.

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)

1. erregela.- Egoitza lurralde historiko bat baino gehiagotan izatea, txandaka:

Beste lurralde historikoekin parekatuta, egunik gehienak Gipuzkoan ematen badituzu, ohiko egoitza Gipuzkoan duzula ulertuko da.

Gipuzkoan aurreko urtean emandako egun kopurua hartuko da aintzat, urte hori baita aztergai den zerga-ekitaldia.

Lurralde batean zenbat denbora eman den zehazteko, kanpoan izandako boladak kontuan hartuko dira.

Kontrakorik frogatu ezean, pertsona fisiko bat Gipuzkoan bizi dela ulertuko da bere ohiko etxebizitza bertan kokatuta dagoenean.

2. erregela.- Interesen gune nagusia Gipuzkoan:

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarri ezargarriaren zati handiena Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) lortzen baduzu, ohiko egoitza Gipuzkoan duzula joko da baldin eta errentarik handiena lurralde historiko horretan lortzen baduzu.

Kalkulu horretan ez dira kontuan hartuko kapital higiezinetik etorritako etekinak eta ondare irabaziak, eta egotzitako oinarri ezargarriak.

3. erregela.- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako, Gipuzkoa izan da azken egoitza.

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpo

1. erregela.- Urtean 183 egun baino gutxiago ematea lurralde espainiarrean.

Urte osoan zehar lurralde espainiarrean 183 egun baino gutxiago eman arren, zure jarduera enpresarial edo profesionalen edota zure interes ekonomikoen gune nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan badago, zergen ondorioetarako hori hartuko da zure bizilekutzat.

Hori horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, zergen ondorioetarako Gipuzkoa hartuko da zure bizilekutzat, baldin eta jarduera enpresarial edo profesionalen edota zure interes ekonomikoen gune nagusia lurralde historiko horretan badago.

2. erregela.- Familiaren ( senar-emazteak, gurasoen agintepeko seme-alabak,...) ustezko egoitza.

Pertsona fisiko bat lurralde espainiarreko egoiliarra dela uste bada, legez banandu gabeko ezkontideak eta honen menpe dauden adingabeko seme-alabek ohiko egoitza Gipuzkoan dutelako, pertsona fisiko horrek ere ohiko egoitza lurralde historiko horretan duela ulertuko da.

Uste horretan kontrako froga aurkez daiteke.

3. erregela.- Zerga gutxiago ordaintzeko helburua duten egoitza aldaketak.

Egoitza aldaketek ez dute indarrik izango, helburua zerga gutxiago ordaintzea denean.