Zergari ez lotzeko, zergatik salbuesteko edo zerga murrizteko arrazoiak aldatzea

Lehendabiziko behin betiko matrikulazioa egin zenetik lau urte bete baino lehen, zergari ez lotzea, zergatik salbuestea edo zerga murriztea ekarri zuten arrazoiak edo betekizunak aldatu badira, zergadunak autolikidazioa aurkeztu beharko du derrigorrez; eta, lehen behin betiko matrikulazioa egin zen garaian aipatu arrazoiengatik ordaindu gabe utzitako kopurua ordaindu beharko du, baldin eta aldaketa egin ondoren zergari ez lotzeko edo salbuesteko arrazoirik ematen ez bada behintzat.

Aurreko parrafoan aipatutako lau urteko epe hori bi urtera murriztuko da, lehendabiziko behin betiko matrikulazioa zergatik salbuetsia zuten garraiobideak direnean eta zergatik salbuesteko arrazoia honako hauetakoren bat izan denean: soilik gidarien irakaskuntza jardueran kontraprestazio bidez aritzeko xedez matrikulatutako automobila izatea; edota soilik alokairu jarduerei lotzeko xedez matrikulatua izatea.

Foru Ogasunak, matrikulazio egunetik hasi eta zerga ordaindu arteko denborari dagozkion berandutza interesen likidazioa bidaliko du. 

(Adibidea: Ibilgailua minusbaliatasunaren ondoriozko salbuespenaz baliatuz matrikulatu duen minusbaliatu batek ibilgailu hori lau urte igaro aurretik eskualdatu nahi badu eta beste bat erosi nahi badu, erosteko unean salbuespenaren babesik gabe ordaindu beharko zituzkeen matrikulazio zergak ordaindu beharko ditu ibilgailua saldu ahal izateko).