Oinarri ezargarria

Oinarri ezargarria honakoa izango da:

  1. Garraiobide berrietan, eskuratze balioaren kopuru osoa, BEZ baztertuta.
  2. Garraiobide erabilietan, zerga sortzen den eguneko merkatu balioa.

Aurretik atzerrian matrikulatuta egon diren eta Espainian ibilgailu erabili gisa lehen aldiz behin betiko matrikulatzen diren garraiobideen kasuan, merkatu baliotik gutxitu behar da, horren barruan sartuta dagoen neurrian, kengarriak izan gabe exijigarriak izan diren zeharkako zergen kuoten hondar balioa, garraiobide berri moduan Espainian lehen aldiz behin betiko matrikulatuz gero. Horretarako, aipatu hondarrezko zenbatekoa zehazteko, portzentaje hau aplikatu behar da zerga sortzean garraiobide erabiliak duen merkatu balioaren gainean: Zerga horien kuotek aipatu garraiobide berriaren salmenta prezioan, zergak barne, agertuko zuten portzentaje bera.

Zergadunek, merkatuko balioa zehazteko, Fiskalitaterako eta Finantzetarako foru diputatuak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako onartutako garraiobide erabilien balorazio taulak erabili ahal izango dituzte, zergaren sortzapen egunean indarrean daudenak.

Aurreko parrafoan aurreikusitakoaz baliatuz gero, ezin izango da aplikatu Zergen Foru Arau Orokorrak jasotako peritu tasazio kontrajarria.