15URR.

Gipuzkoan Gazte Tour Andoain: GAZIR + MNAK + DJ VERSE + LAINA + EDU + CRUTZERO

 

KONTZERTUAK

 

 

Ordutegia:

18:30etik aurrera

  • BERTAKO ARTISTAK:  EDU + CRUTZERO 
     
  • ARTISTA GONBIDATUA: LAINA
     
  • GAZIR
     
  • MNAK
     
  • DJ VERSE

 


BERTAKO ARTISTAK

EDU + CRUTZERO:

Andoaingo bi gazte hauek urteak daramatzate Gipuzkoako panoraman. Beren abestiak jo eta ekoizteaz gain, inprobisazioak egiten dituzte freestyle estiloan, eta ohikoak dira Euskal Herriko batailetan.

     

 

 

ARTISTA GONBIDATUA

LAINA

Ainara Rodríguez, 23 urtekoa, Laina izenez ezagutzen dena. 2020an hasi zuen bere musika-ibilbidea, “Origen” izeneko lehen singlea atera zuenean. Hala ere, raparekiko zaletasuna 13 urte besterik ez zituenean sortu zitzaion, anaiaren bitartez; eta hala, hainbat artistaren eragina jaso zuen , besteak beste, SFDK, Violadores del Verso edo Nach.

Lainak poesiaren bidea hartu zuen eta, esparru horretan garapen pertsonal eta profesional luzea izan ondoren, musikan murgildu zen. Bere bizitzan zehar erreferentzia izan ditu, besteak beste, Gata Cattana, Juancho Marqués, Piezas, Natos y Waor, Recycled J, Crema, Kase O et beste asko. Musika-proiektuei dagokienez, disko bat prestatzen ari da estilo desberdinekin, baina batez ere rap gordina ardatz hartuta.

 

 

 

ARTISTA NAGUSIAK

 

GAZIR

Gabriel Sánchez Poyal Oviedon jaio zen, eta Espainiako eta munduko freestyler onenetakotzat jotzen dute 19 urterekin. Bere izen artistikoa, bere izenaren lehenengo bi izkiek «ga» eta «zir» alderantziz irakurritako «cicatriz» (orbain) hitzaren azken 3 letrek osatzen dute. 2019ko oilarren Red Bull Batailan parte hartu zuen Alikanten, eta 17 urterekin txapeldun izatea lortu zuen.

 

 

 

MNAK

Ignacio Romero Montero, Mnak izenez ezagunagoa, Socuéllamosen (Espainia) jaiotako freestylerra da. Besteak beste, Red Bull, FMS eta BDM txapelketetan lehiatu da. Mnak Espainiako freestyle liga gorenera igo zen, garaipenen bolada baten ondorioz. Hala ere, MNAK ez da bakarrik freestylean gailentzen, inprobisatzaile izatearekin batera musikaria ere bada.

 

 

 

DJ VERSE

Guillermo Camacho Rodríguez, DJ Verse, urte asko daramatza Hip Hop kulturari lotuta. Hasieran, generoko artista gehienak bezala, rap egiten hasi zen auzoko lagunekin batera. 2014ko oilarren Red Bull batailan bere aukera handia iritsi zen. DJ Verse espainiako freestyle kulturan gehien hedatu den artista da.