200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)

Hemen aurkezten diren datuak 2013. urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2014. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo guztiek erabili dezakete.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, establezimendu iraunkorrei dagokiena, 200 ereduan aurkeztu behar da derrigorrez.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren xede den ekitaldian lortutako errenta, honen jatorria edo sorburua edozein dela ere. Bidezko frogagiri bidez egiaztatu beharko da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.

Zergaldia 2013ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2014ko uztailaren 1tik 2014ko uztailaren 28ra arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

Laguntza programak

Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. Desberdintasun bakarra transmisioa egiteko unean agertzen da, profesionalek taldeka bidali baititzakete aitorpenak.
Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:

Zergabidea (HTML) Sozietateak-Ez-egoiliarren Errenta 2013. 200 eredua

Beharkizunak: Interneteko konexioa, JAVA 1.6 edo makina birtual berriagoa (ez baduzu instalatuta, sakatu JAVA deskargatu), Acrobat Reader 5 edo berriagoa (ez baduzu instalatuta, sakatu Acrobat Reader deskargatu).

Zergabidea instalatzeko gida (Windows) (PDF)

Sarean lan egiteko programa
Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria

Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan.
Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea.

Araudia

351/2014 Ereduen Foru Agindua

2013/12/31an indarrean dagoen araudia

Informazio interesgarria

  • Laguntza programak Gipuzkoako araudiaren pean dauden entitateek bakarrik erabili ditzakete.

Kanpainaren nobedadeak

2013ko kanpainaren nobedadeak

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)