714 Ondarearen gaineko Zerga

Hemen aurkezten diren datuak 2012. urteko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2013. urtean aurkeztu behar da. 

Nork aurkeztu behar du? 

Zergaren subjektu pasiboak dira: 

• Obligazio pertsonalarengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun gisa lotuta dauden pertsona fisikoak. Haien ondare Garbi osoagatik exijituko zaie zerga, zergapetu beharreko ondare elementuak zein lurraldetan dauden kontuan hartu gabe. 

• Obligazio errealarengatik, lurralde espainiarrean egoiliar ez den edozein pertsona fisiko, lurralde espainiarrean dituen ondasun eta eskubideei dagokienez, baldin eta ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean kokatutakoena baino handiagoa bada. 

Aitorpena aurkeztera behartuta daude zergaren arauei jarraituz eta bidezko kenkariak eta hobariak egin ondoren zehaztutako zerga kuota ordaintzeko duten subjektu pasiboak edo, zirkunstantzia hori gertatu ezean, zergaren arauei jarraituz zerga kuota hori 2.000.000 eurotik gorakoa dutenak. 

Zer aitortzen da? 

Zergadunak 2012ko abenduaren 31n bere titularitatekoak dituen ondasun eta eskubide ekonomiko guztiak, kontuan hartu gabe ondasun eta eskubide horiek non dauden. 

Ondasun eta eskubide salbuetsiak

Ondasun, eskubide eta zorren balorazioa

Likidazioaren kalkulua

Aurkezteko modalitateak

Internet (partikularrak eta ordezkari profesionalak) 

Paperezko modalitatea desagertu egin da 2012ko ekitaldirako.

Aurkezteko epea 

Aitorpena aurkezteko epea 2013ko apirilaren 16an hasi eta urte horretako ekainaren 25ean amaituko da. 

Laguntza programak 

Behin betiko laguntza programa 2013/04/10etik aurrera izango da eskuratzeko moduan. 

Hautatu laguntza programa: 

Laguntza programa (HTML) 

Beharkizuna : Interneteko konexioa, JAVA 1.6 edo makina virtual berriagoa (ez baduzu instalatuta, sakatu JAVA deskargatu

Oharra : Aplikazioaren tamaina dela-eta, litekeena da instalazioak minutu batzuk behar izatea. 

Inprimakiak 

Paperezko modalitatea desagertu egin da 2012ko ekitaldirako.

Gidaliburuak 

Gidaliburu honetan aitorpena egiteko garaian sortzen zaizun edozein zalantza kontsulta dezakezu: aitorpena nola kalkulatu, aitorpena aurkezteko obligazioa, ondasun, eskubide eta zorren balorazioa, eta abar. 

Hizkera errazean idatzita dago, eta atal guztietan adibideak ditu. 

2012ko Ondarearen gaineko zergaren gidaliburua (PDF) 

Araudia 

Ondarearen gaineko Zergaren araudia, 2012/12/31n indarrean dagoena

Informazio interesgarria 

• Begira ezazu garraiorako ibilgailuaren balorazioa, Ondarearen aitorpena behar bezala kalkulatzeko. 

Lotutako ereduak 

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga