Nobedadeak 2016ko zerga-araudian

2016ko kanpainan eragina duten araudi berrikuntza nagusienak azalduko ditugu jarraian. Hauek 3/2016ko eta 5/2015ko Foru Arauetan onartu dira.

Alde batetik, 3/2016ko Foru Arauak, Zergen Foru ordenamendua egokitzen du Legaren barruan adostutako akordioetara eta Europar Batasunean egon diren zenbait zuzentarau eta epaietara eta 37 artikuluan jasota dagoen nazioarteko patent box izeneko araubidearen aldaketa sakonak sartzen dira

Ekintza plan horren emaitza gisa, beharrezkotzat jotzen da Sozietateen gaineko Zergaren 37. artikulua egokitzea. Aldaketa horren eraginak 2016 uztailaren 1etik izango dira:

  • Lehenik, aipatzeko aldaketa da zerga pizgarria kalkulatzeko formulan, zeren eta zerga onura duen sarrera eta sarrera hori lortzen laguntzen duen gastuen kendura sartuko baita.
  • Jabetza intelektuala edo industriala ustiatzeagatik dagokion murriztapenari dagokionez, uzten duenak aktiboaren jabetza duen ala ez kontutan izanda, ehuneko 30 edo 60 izatetik, ehuneko 70eko murrizpen bakarrera pasatzen da.
  • Hemendik aurrera markak ez dute murriztapenerako eskubiderik izango eta barneko "Patent Box"a ez da aplikagarri izango 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako.
  • Era berean, nazioarteko foroekin ebatzitakoarekin bat datorren erregimen iragankor bat ezartzen da 2016ko uztailak 1 baino lehen agindutako modu honetako aktiboen lagapenetarako.

Bestalde, 5/2016ko Foru arauak honako aldaketak ezartzen ditu 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako:

  • Sozietate zibilei dagokienez, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legeak zerga horren zergaduntzat jotzen ditu, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, merkataritzako xedea duten sozietate zibilak. Kontuan hartu arren Gipuzkoako araudiak ez duela aldatzen merkataritzako xedea duten sozietate zibilen tributu tratamendua eta, beraz, haien errentek berdin jarraitzen dutela errentak esleitzeko araubidearen pean, ezin da saihestu Gipuzkoako zergadunetako batzuk pertsona fisikoak edo juridikoak— Sozietateen gaineko Zergaren Legearen pean dauden sozietate zibiletako bazkideak izan daitezkeenik. Horrenbestez, foru arau honek zehazten du zergadun horiek zer tributazio araubide aplikatu beharko duten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari dagokienez, eta errentak esleitzeko araubidea aplikatzetik salbuesten ditu; aldi berean, tributu tratamendu berezia ezartzen du halako zergadunek sozietate zibilak lortutako errenta positiboa egozteko, eta tratamendu horrek berariazko mekanismoak ditu zergadunok izan lezaketen zergapetze bikoitza saihesteko.
  • Sartutako aldaketen artean nabarmentzekoa da Kontu Auditoretzari buruzko Legeak aldatu egin zuela aktibo ukiezinen tratamendua. Izan ere, aktibo ez-materialak, merkataritza funtsa barne, amortizagarriak izango dira.
  • Eragiketa lotuen merkatu balioa zehazteko jasotzen diren metodoak gehitzen dira eta lotura perimetroari dagokionez ere aldaketak sartzen dira. Elkarri lotutako pertsona edo entitateen arteko dokumentazio betebeharrak gehitzen dira eta beste muga batzuk ezartzen dira isunen kopuruan.
  • Berrikuntza moduan, kenkari bat sartzen da beste zergadun batzuek ikerketari, garapenari edo berrikuntza teknologikoari lotuta egindako proiektuen finantzaketan parte hartzen duten zergadunentzat.