2012ko kanpainaren nobedadeak

Programaren nobedadeak

2010ko Sozietateen gaineko Zergaren kanpainak ekarri zuen nobedadeetako bat zen ezinbestekoa zela zergapekoaren eta zerga aurkezten duen pertsonaren artean lotura bat izatea. Entitate zergadunen datu erreserbatuetan sartzeko era arautu nahi dugu betebehar horrekin.

Ekitaldi honetan beharkizun hori mantendu egiten da. Era horretan, hirugarren batek edozein entitateren Sozietateen gaineko Zerga aurkeztu ahal izateko, tramitatuta izan behar du aldez aurretik 001, 001-P edo 001-L ordezkaritza eredua.

2012n sortutako entitateei ordezkaritza ereduak tramitatzea errazten zaie.

200 ereduaren kasuan eta 2009, 2010, 2011eta 2012ko Bizkaiko edo Arabako programekin egindako aitorpenak, Bihurgailu bera erabili beharko dute beraien aitorpenak egokitzeko Gipuzkoako Ogasunera igorri ahal izateko. Ez da beharrezkoa izango, aurreko ekitaldietan bezala, bihurgailu ezberdina erabiltzea aitorpena Bizkaikoa edo Arabakoa den arabera edo zein urtekoa den arabera.

220 ereduaren kasuan bihurgailu bakarra izango da Arabako edo Bizkaiko aitorpenentzako baina soilik 2010, 2011 edo 2012ko ekitaldikoak badira.

Aurreko urtean bezala, 200 ereduaren programa erabiliz gero, pertsonal espezializatuak sortutako fitxategi batetik inportatu ahal izango dira kontabilitate datuak. Webgune honetan argitaratutako Zehaztapen teknikoak beteko ditu beti fitxategi horrek.

200 ereduaren programak kooperatibentzako urteko kontuen eredu berria dakar.

Balantzeen Eguneratzea

Gipuzkoako Lurralde Historikoan balantzeen azken eguneratzea baimendu zenetik hamasei urte baino gehiago igaro dira, eta kontuan izan behar da egungo egoera ekonomikoan enpresen balantzeak indartzea funtsezko elementua dela enpresok baldintza hobeak izan ditzaten finantza-merkatuetara iristeko; hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak zilegi jo du orain ere balantzeak eguneratzeari ekitea inflazioak aktiboen kontabilitate-balioan duen efektua ezabatzeko eta, horrela, enpresen aktiboen balorazioa balantzeetan hobeto islatzeko.

Nobedadeak zergan

Nobedadeak zergan