Nobedadeak zergan

  • Jarraian aipatuko ditugu zergaren araudiak 2012an izan dituen aldaketa nagusiak, urte horretan eta 2011 urtean onartutako xedapenetan jasota datozenak (5/2011 Foru Araua, 2/2012 Foru Dekretua, 4/2012 Foru Dekretua eta 50/2012 Foru Dekretua).
  • Hauek dira xedapen horiek araudian sartu dituzten berrikuntza nagusiak:
  • 7/1996 Foru Arauak bere 44 bis artikuluan jartzen duen muga, enpresak langileen alde egotzitako kontribuzio edo ekarpenena, txikitu egiten da eta urtean 8.000 euroko mugatik, urtean 6.000 euroko mugara jaisten da.
  • Talde fiskalen osaketaren urteko jakinarazpena erraztu egiten da; izan ere, orain arte urtero jakinarazi behar zuten zein zen osaketa. Neurri horren bidez, taldeko entitateetan izaten diren alten eta bajen berri bakarrik eman beharko dute
  • Ondare sozietateek aplikatu behar duten karga tasa aldatu egiten da. Karga tasa aplikagarria aurrezpenaren oinarri likidagarriaren lehen 4.000 eurotaraino %20koa izango da eta 4.000,01 eurotatik aurrera %23koa.
  • 7/1996 Foru Arauak bere 45 artikuluan, zergaldian mugagabeko lan kontratuaz kontrataturiko pertsona bakoitzagatik, ezartzen duen kenkaria goratu egiten da eta kuota likidotik 4.900 euro kendu ahal izango dira, eta ez 4.600 orain arte bezala.
  • Kopuru hori 4.300 euro handiagoa izango da, eta ez 4.000 euro handiagoa orain arte bezala, baldin eta kontratatutako pertsona lan merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten taldeetakoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.
  • 7/1996 Foru Arauko VII Tituluko IV., V. eta VI. kapituluetan aurreikusitako kenkarien baturaren muga aldatu egiten da. Hain zuzen 7/1996, Foru Arauko 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten subjektu pasiboentzat, VII tituluko IV., V. eta VI. kapituluetan aurreikusitako kenkarien baturak ezingo du kuota likidoaren %35 gainditu.
  • 7/1996 Foru Arauko 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten subjektu pasiboentzat, aurreko ekitaldietatik datozen likidazio edo autolikidazioen gai izan diren oinarri ezargarri negatiboetatik 2012ko eta 2013ko ekitaldietan aplikatu ahal izango den konpentsazioa gehienez ere konpentsazio hori egin aurreko oinarri ezargarri positiboaren %70ekoa izango da.
  • Kooperatiben araubide bereziari dagokionez, muga bat sartzen da nekazaritzako kooperatibek petrolioaren produktuak txikizka banatzeari dagokionez; izan ere, orain arte ez zegoen mugarik, eta hori estatu laguntzatzat jo du Europako Batzordeak.
  • Araudiari eta ikuskaritzari dagokion kontzertu barneko alderdi bat sartzen da, bakar bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoan ari direlarik zerga helbidea lurralde historiko batean eta beren eragiketa bolumen guztia beste batean duten entitateen Sozietateen gaineko Zergari dagokionez. Balizko hau aurreikusita zegoen Kontzertu Ekonomikoan lurralde erkideari dagokionez; alabaina, kontzertu barnerako ez zegoen araututa. Horretarako, aldatu egingo dira foru arauaren 2. eta 132. bis artikuluak.
  • 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31 bitartean, biak barne, atxikipenaren eta konturako sarreraren portzentajea 100eko 19tik 100eko 21era igotzen da 45/1997 Foru Dekretuaren 53. artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan aipatzen diren errentetarako eta 2012ko martxoaren 1etik 2013ko abenduaren 31 bitartean, biak barne, 100eko 19tik 100eko 21era igotzen da 53. artikuluaren 1. apartatuko c), e) eta f) letretan aipatzen diren errentetarako
  • Aldaketak sartu dira atxikitzeko eta kontura sartzeko obligazioaren salbuespenean, inbertsio fondo finantzario jakin batzuek eta kapital aldakorreko zenbait inbertsio sozietatek inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio zein partaidetzak eskualdatu edo itzultzeagatik lortutako errentei dagokienez. Salbuespen kasu hori 54. artikuluko t) letran arautzen du ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan loteria sarietarako planteatu den tributazio berriaren ondorioz atxikipen kasu berri bat jaso da Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuaren 54. artikuluan. Atxikipen hori 100eko 20koa izango da.
  • Sozietateen gaineko Zergaren 7/1996 Foru Arauan eta ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuan sartutako aldaketa horiek guztiak aplikaziozkoak zaizkie, era berean, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 26ko 2/1999 Foru Arauari lotutako establezimendu iraunkorrei, baldin eta horien zergaldia 2012ko urtarrilaren 1etik eta abenduaren 31ra bitartean hasi bada.