Zein da sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa

Oro har, pertsona juridikoak, hau da, sozietateak.

Hala ere, Foru Arauak hainbat salbuespen aurreikusten ditu:

1. Pertsona juridikoak izan arren, sozietate zibilak ez dira Zergaren subjektu pasiboak (Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak izan ezik).

2. Aitzitik, nortasun juridikorik ez duten arren, Zergaren subjektu pasibotzat hartzen dira honako entitate eta fondoak:

  • Inbertsio fondoak, Inbertsio kolektiboko erakundeak arautzen dituen abenduaren 26ko 46/1984 Legearen bidez erregulatuak direnean.
  • Enpresen aldi baterako bateratzeak, maiatzaren 26ko 18/1982 Legeak, Enpresen aldi baterako elkartze eta bateratzearen nahiz eskualdeko industri garapeneko sozietateen zerga araudiari buruzkoak, erregulatuak direnean.
  • Kapital-arriskuko fondoak, Premiazko administrazio, finantza, zerga eta lan neurriei buruzko martxoaren 14ko 1/1986 Errege Dekretu-Legearen bidez erregulatuak direnean.
  • Pentsio fondoak, Pentsio plan eta fondoei buruzko ekainaren 8ko 8/1987 Legearen bidez erregulatuak direnean.
  • Merkatu hipotekarioa arautzeko fondoak, Merkatu hipotekarioa arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen bidez erregulatuak direnean.
  • Titulazio hipotekarioko fondoak, Inbertsio higiezineko sozietate eta fondoen araudiari eta titulazio hipotekarioko fondoei buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legearen bidez erregulatuak direnean.
  • Apirilaren 14ko 3/1994 Legeak, Espainiako legeria kredituaren alorrean Diruetxeen Koordinazioko Bigarren Arteztarauari eta finantza sistemaren beste aldaketa batzuei egokitzekoak, 5.2 xedapen gehigarrian jasotako aktiboen titulazioko fondoak.
  • Zerga kontsolidazio erregimenari jarraituz tributatzen duten sozietate multzoak.
  • Inbertsioen bermerako fondoak, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean araututa daudenak.