Animalien ongizatearekin lotutako alderdiek gero eta garrantzi handiagoa dute gizartean, eta horren inguruko araudi oso bat garatu da. Horrela, etxaldeetan kontuan hartzen da animaliak egoera onean eta ongi babestuta egotea, animaliak era egokian garraiatzea, baldintza egokietan hiltzea eta, halaber, esperimentazioan edo beste helburu zientifiko batzuekin erabilitako animaliak ere ondo zainduta egotea.

Animaliak garraiatzeko ongizate programak

Programa hauen helburua da animaliak garraiatzeko baimena duen eta jarduera hori noizean behin edo maiztasun jakin batekin egiten duen edozein ibilgailu kontrolatzea eta erregistratzea, animaliei garraioak iraun bitartean behar bezalako babesa eta ongizatea bermatzeko.

Animalien garraiorako ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroen baimena

Honen helburua da abeltzaintzako sektorean garraiorako erabiltzen diren ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko eragiketak modu egokian egiteko behar diren instalazio eta ekipamenduak dituzten establezimenduak baimentzea, eta, horrela, erregistro ofizialean erregistratzea.

Abeltzaintzako lehiaketen eta animaliekin egindako erakusketen eta ekintzen kontrola

Programa honen helburua da abere lehiaketak kontrolatzea, instalazio egokietan egin daitezen eta parte hartzen duten animalien ongizatea bermatu dadin, iristen direnetik jatorrizko ustiategira edo beste batera joaten diren arte.

Dopinaren aurkako kontrola

Programaren helburua da kultura edo kirol alorreko probetan edo erakustaldietan parte hartzen duten animalietan drogak erabiltzea eragoztea, prebenitzea eta kontrolatzea.