Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2022 Gipuzkoan

2022/09/30

-

2022/10/31

«Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible» jardunaldietan 122 ekitaldi baino gehiago eskainiko dira, Gipuzkoako 34 herritan. Eskainitako jarduerek ondarearen jasangarritasunean jarriko dute azpimarra.

Jarduera programa askotarikoa kulturaren, gizartearen eta ingurumenaren arloko 63 eragilek prestatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak programa horretan ekitaldi bat antolatuz parte hartzeko egindako deialdiari erantzunez.

Ekitaldien helburua Gipuzkoaren ondare garrantzitsua zabaltzea da, jasangarritasunaren ikuspegitik. Askotariko gaiak landuko dira: paisaia naturala, moda, tradizioak, arrantza, musika, kosmetika, gastronomia…

Google Calendar-era gehitu

Dantza

Musika

Haurra

Erakusketa

Gastronomia

Konferentzia

Natura

Artea

Ingurumena

Kultura

Turismoa

Donostia


Informazio gehiago