Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Musikegunak 2022: Arrasateko Txorbela Abesbatza

2022/11/27 19:00 - 20:00

Arrasateko Txorbela Abesbatzaren emanaldia, organoarekin.
 
Zuzendaria: Xabier Barriola.
Organista : Aitor Olea.

Txorbela otxotea 2008ko udazkenean sortu zen, Gipuzkoako Arrasate herrian. Zaletasun berak batzen zuen lagun talde batek sortu zuen, musikaz gozatzeko asmoz. Helburu batek elkartu
zituen: gure kultur ondasunaren zati diren herri-kantak berreskuratzea, ahaztuta gelditu direnak, udazkenean orbela edo txorbela lurrean zabalduta egon
ohi den moduan. Hortik datorkio izena taldeari.

Txorbelak emanaldi asko eskaini
ditu: bai Euskal Herrian, eta baita penintsulan edota hemendik kanpo. Errepertorio zabala eta aberatsa du eta polifonian eta folklorean oinarritzen dira, bereziki euskal musika landuz.


Honez gain, duela berrogeita
hamar urte Arrasaten ospatu zen otxoteen lehiaketa gogora ekarriz azken urte hauetan Txorbelak otxoteen topaketa bat antolatzen du, talde onenen parte hartzearekin.


2019an Mikel Arregik zuzendaritza utzi ondoren, Xabier Barriolak hartu dio lekukoa, Txorbela garai berri baten atarian kokatuz.

Google Calendar-era gehitu

Musika

Kultura

Oñati


Informazio gehiago