Ruta de navegación

Publicador de contenidos

FIESTAS DE SAN JUAN 2022 EN TOLOSA

18/06/2022

-

26/06/2022

Bi urteko geldialdiaren ondoren, bueltan izango dira aurten ere San Joan jaiak. Eta haiekin batera, jaiak iragartzeko kartel lehiaketa ere bai. Udaleko Kultura, Festak eta Gazteria Sailak prest ditu dagoeneko kartel lehiaketarako oinarriak. Epeei dagokionez, apirilaren 19tik maiatzaren 4ko 14:00ak arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Edonork parte hartu ahalko du lehiaketan, baina aurkeztutako lan guztiak originalak izan beharko dira, eta denek honako esaldia eta Tolosako Udalaren logotipoa eraman beharko dute: “Sanjoanak 2022, ekainak 23-26 / Tolosa”. Lan guztien neurri bertikalak 50x70 zentimetroko proportzioa izan beharko dute eta kolorea eta teknika aukerakoa izango da. Lan guztiak formatu digitalean aurkeztu behako dira, irudi bektoriala duen artxibo batean. Artxiboaren gutxieneko erresoluzioa 300ppp-koa izango da eta gehienez 5 MB izango ditu. Irabazle aukeratzen den lanaren egileak bereizmen altueneko formatuan aurkeztu beharko du bere proposamena.

Lan guztiak fitxategi digital batean aurkeztu behar dira, Tolosako Udalak bere webgunean (http://www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahaiarentzat kartelaren identifikatzailea. Fitxategiaren izenean lema baino ez da azaldu behar. 500 euroko sari bakarra izango da. Sari honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo zaio. Epaimahaia Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuak izendatuko du, emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatua izango dela bermatuta. Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Tolosako Udalaren jabetzapean geratuko dira.

Lehiaketari buruzko informazio gehiagorako kultura@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943670388 telefono zenbakira deitu.

Añadir a Google Calendar

Fiesta

Cultura

Turismo

Tolosa


Más información