Atzealdea KALAPIE HIRIKO TXIRRINDULARIEN ELKARTEAK UDABERRIKO MEKANIKA IKASTAROAK ESKAINTZEN DITU

KALAPIE HIRIKO TXIRRINDULARIEN ELKARTEAK UDABERRIKO MEKANIKA IKASTAROAK ESKAINTZEN DITU

KALAPIE HIRIKO TXIRRINDULARIEN ELKARTEAK UDABERRIKO MEKANIKA IKASTAROAK ESKAINTZEN DITU

KALAPIE Hiriko txirrindularien elkarteak (Donostia) oinarrizko bizikleta bi ikastaro programatu ditu udaberri honetarako. Ikastaroaren iraupena 6 ordukoa da 3 egunetan banatuta, eta ondorengo kontzeptuak landuko dira:

  • Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu.
  • Balazten kablea aldatu eta tenkatzea.
  • Aldagailuaren kablea aldatu eta tenkatzea.
  • Puskatutako katea konpondu.
  • Pedalak aldatzea, eta kate zein kableak koipeztu.
  • Sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak

Kurtsoak elkarteak duen lokalean (Iparragirre, 8 – Donostia) egingo dira ondorengo datetan:

Maiatzeko ikastaroa:

Egunak: 15 astelehena, 17 asteazkena eta 19 ostirala

Ordutegia: 18:30-20:30

• Ekaineko ikastaroa:

Egunak: 7 astelehena, 8 asteartea eta 9 osteguna

Ordutegia: 18:30-20:30

Informazio gehiago: Kalapie