Elkanoren mundu biraren inguruan barne-komunikazio informalerako eta sormen-lanak partekatzeko buletina sortu da UPV/EHUn

PLAZAN buletina Gipuzkoako Campuseko euskara eta kultura zuzendaritzak abiatu du, Elkanoren 500. urteurrenaren inguruko gogoetak, albisteak, proposamenak eta abar jasotzeko. Hilean behin argitaratzen da, epostaz eta webgune bidez, eta dagoeneko bi ale argitaratu dira.

Elkanoren mundu bira aitzakia hartuta, imajinarioan plaza bat irudikatu nahi du, jolas leku modura, lasai antzera aritzeko.

Bidaiak, fantasia, poesia, artea eta horrelakoak partekatzeko “Elkano 500” deialdiari erantzunez jasotako testu eta idazkiekin bilduma aberatsa osatu da

Buletina xume eta arin agertzen zaigun arren, jakin-mina sustatu nahian azaleratzen da, agian zorroztasunetik ihesi, atsedenerako pausaleku tarte bat.

https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/plazan-buletina