Debranding da markagintza berria

Marka nagusiak xehetasunak eta sakontasuna kentzen ari dira beren marka-irudietatik. Zergatik orain, eta zerk eragiten die horretarako presa?

Azken urteotan, marka garrantzitsu askok ispiluari begiratu eta atzera egin dute, xehetasunak eta sakontasuna baztertuz euren burua bereizteko. Baina zergatik erabaki dute hainbeste enpresek honela nabarmentzea? Elkarri lotutako hainbat azalpen daude: modernizatzea, txikitzea, euskarri berrietara egokitzea, nazioarteko erabilera erraztea, diseinu-tresnen eragina...

Zein da, bada, debranding-en etorkizuna? Bi aukera ikus daitezke: debranding joera gero eta gehiago zabaltzea eta, digitalizazioak bultzatuta, epe luzerako egonkortzea; edo joera honi erreakzio bat sortu eta dada, psikodelia eta punka bezalako kontrakultura liluragarriek inspiratutako markagintza agertzea.

Informazio gehiago, hemen. 

​​​​​​​​​​