KIROL OHITU – Gipuzkoako eskola-umeen jarduera fisikoa eta ohiturak ezagutzeko proiektua

 

Gipuzkoako 8-12 urte arteko umeen kirol eta jarduera fisikoen ohituren azterketa egitea helburu duen ekimena martxan jarri da 2021-22 ikasturtean. Horretarako, UPV/EHUrekin elkarlanean, galdetegi bat sortu eta balioztatu da. Balidazio prozesurako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko 339 ikasle erreklutatu ziren, Gipuzkoako populazio osoaren ezaugarriak kontuan hartuta estratifikatua izan zen (ikasleen generoaren, ikasketa mailaren, ikastetxe motaren eta eskualdearen arabera). Galdetegia online modura bideratu zen irakasleen laguntzarekin.

2022-23 ikasturtetik aurrera behin betiko galdetegia urtero Gipuzkoako 8-12 urte bitarteko 4.000 haurrei pasatzea aurreikusten da.

Eskerrik asko ekimenean parte hartzen duzuen ikastetxe guztiei.

2022-23 ikasturteko datuak

2021-22 ikasturteko datuak