BISITA GIDATUAK ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOETARA (USURBILGO LANBIDE ESKOLAN)

 


 

Bisita hauetan interesa duen edonork parte hartu dezake. Usurbilgo Lanbide Eskolan burutuko dira bisitak eta bertako irakasle-adituek emango dituzte azalpenak eta partehartzaileen galderei ere erantzungo diete.

Ondorengoak ikusteko aukera izango da:

  • energia fotovoltaiko bitartez elektrizitatea sortzeko gailuak, metagailu sistemarekin (bateriak), autokontsumo moduan
  • eguzki energiaren bidez ur beroa lortzeko modu eraginkorrak
  • aerotermia, eraikinetako klimatizazio sistema eraginkorrenetakoa
  • kontsumo oso baxuko eta egurrez egindako eraikina, Enegur
  • auto elektrikoarentzat birkarga azpiegiturak

BISITA EGUNAK:  irailak 29 , urriak 6 eta 27,  azaroak 3 

ORDUTEGIA: 15:30-17:30

Partehartzaileak beren kabuz joan beharko dute Usurbilgo Lanbide Eskolara. Kokapena: https://goo.gl/maps/vsHVK6xaYK58Bkm59

Bisitan parte hartzeko, mesedez bete jarraian agertzen den FORMULARIOA: