Ekonomia Ituna

Nahi baduzu etxera bidaliko dizugu

Ekonomia Ituna • 2003ko edizioa salgai dago Gipuzkoako Foru Aldundiko argitalpenen dendan (Gipuzkoa plaza, z/g, Donostia) 1,50 euroko prezioan.

Orain, erosoagoa izan dakizun, eskaera internet bidez egin eta argitalpena zure etxean jaso dezakezu.

Argitalpen honek testuinguruan kokatu eta bertako kontzeptu juridikoak argitzearen bitartez Euskal Ekonomia Ituna ulertzen lagun dezaketen agiri batzuk biltzen ditu. Argitalpen honek hainbat atal ditu: aipamen historiko labur bat; Lege berria onartu aurretik izandako negoziazio prozesu korapilatsua markatu zuten gertaera gogoangarrien zerrenda; Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen testu arauemailea. Azkenik, terminoen glosategi bat ere sartu dugu liburu horretan.

Edozein kasutan ere, argitalpen hori eskura daukazu PDF formatuan.

Ohar garrantzitsua:
Argitalpen honetan azaltzen den informazioak soil-soilik argibide izaera du; hau da, gidaliburu bat da besterik gabe; beraz, Administrazioa ez du inolaz ere lotzen. Informazioa ematea du helburu; beraz, argitalpen datan indarrean dagoen informazioa ematen du, dagoen-dagoenean.