APP NEKAGIP

14.800 BASERRITARREN TRAMITEAK ERRAZTUKO DITUEN APP BERRIA AURKEZTU DU FORU ALDUNDIAK

Nekagip aplikazioaren irudia

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen sektorearen inguruan lan egin eta bizi diren pertsonek eguneroko lanean egin beharreko tramiteak nabarmen erraztuko dituen mugikorrerako aplikazio berri bat aurkeztu du. Gaur egun, lurraldeko erregistroan izena emanda dauden 14.800 ustiapenetako jabeek beraien gestioak egin eta datuak kontsultatu ahalko dituzte APP berri honi esker. Landa ingurunearen eta lurralde orekaren inguruan sortzen diren ohar, tramite eta albisteen berri jasoko dute mugikorretan, norberaren ustiapenen xehetasun guztiak kontsultatu ahalko dira eta, batez ere, baliagarria izango da etxaldeko animalien kudeaketa hurbil eta azkar bat baserritik bertatik egin ahal izateko.

Aplikazioaren eskuliburua

Jaitsi dezakezu:

google-play app-store

Harremanetarako informazioa

;

 

Nekagip arreta zerbitzua

943 113 355
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara