Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Tramiteak eta laguntzak

Jarraian, izapideen eta laguntzen zerrenda ageri da, landa eremuko zerbitzuen arabera multzokatuta. Kasu bakoitzean, izapidea hasteko modua adieraziko da: aurrez aurrekoa, Internet...

Abeltzaintza

Animaliak larre komunaletara lekualdatzea

Izapide hau bideratuta dago bere abereak edo abereetako batzuk larre komunaletara eramaten dituzten abeltzain baimenduei.

  • Animaliak baimendutako larre komunaletara eramateko eta jatorriko ustiategira bueltan ekartzeko dokumentuak lortzea (gidak).

Ardi-ahuntz kudeaketa (berria)

Ardi eta ahuntz aziendaren sektoreko produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzetan gardentasun sistemak bermatzeko beharrak, ardi eta ahuntz espezieko animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea eragin zuen.

Izapide honen bidez espezie hauen kudeaketa egin dezake beharra duen abeltzainak.

Balioztatze zerbitzua

Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzua.

Behien kudeaketa

Izapide hau behi azienda duten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:

  • Behiak identifikatzeko belarriko markak eskatzea.
  • Belarriko markaren bat galdu duten animalientzat, belarriko identifikazioa marken kopiak eskatzea.
  • Ustiategian jaiotako behien berri ematea.
  • Ustiategiko animalien heriotzen berri ematea.
  • Beste ustiategi batzuetatik etorritako animaliei alta ematea.
  • Behiak identifikatzeko dokumentuak lortzea (BID).
  • Espainiako Estatuaren barruan behiak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).

Erlezaintzako transhumantzia-planaren formularioa

Osatu beharreko dokumentua, transhumantzia-plan bat erregistratzeko BKEan edo erlezaintza-elkartean (GEE, Eztiko) aurkezteko.

Nahitaezkoa da lehen mugimendua baino 7 egun lehenago aurkeztea.

Erregistratu ondoren, plana GFAko zerbitzu eskudunak onartu beharko du, transhumantzia-gidak egin aurretik.

Errolda aitorpena

Ustiategien titularrek agintaritza eskudunei egin behar diote aitorpen hau, sektore bakoitzeko xedapen espezifikoei jarraikiz.

Espezie ugariren kudeaketa

Izapide hau bideratuta dago txerriak, untxiak, etxeko hegaztiak, erleak, larrugintzako espezieak edo ehiza larrikoak ekoizpeneko animaliak bezala hazten edo gizentzen dituzten abeltzainei.

  • Espainiako Estatuaren barruan animaliak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).

Zaldi azienden kudeaketa

Izapide hau zaldi aziendak dituzten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:

  • Espainiako Estatuaren barruan animaliak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).

Landa Garapena

Zaldi azienden kudeaketa

Izapide hau zaldi aziendak dituzten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:

  • Espainiako Estatuaren barruan animaliak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).

Espezie ugariren kudeaketa

Izapide hau bideratuta dago txerriak, untxiak, etxeko hegaztiak, erleak, larrugintzako espezieak edo ehiza larrikoak ekoizpeneko animaliak bezala hazten edo gizentzen dituzten abeltzainei.

  • Espainiako Estatuaren barruan animaliak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).

Errolda aitorpena

Ustiategien titularrek agintaritza eskudunei egin behar diote aitorpen hau, sektore bakoitzeko xedapen espezifikoei jarraikiz.

Erlezaintzako transhumantzia-planaren formularioa

Osatu beharreko dokumentua, transhumantzia-plan bat erregistratzeko BKEan edo erlezaintza-elkartean (GEE, Eztiko) aurkezteko.

Nahitaezkoa da lehen mugimendua baino 7 egun lehenago aurkeztea.

Erregistratu ondoren, plana GFAko zerbitzu eskudunak onartu beharko du, transhumantzia-gidak egin aurretik.

Behien kudeaketa

Izapide hau behi azienda duten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:

  • Behiak identifikatzeko belarriko markak eskatzea.
  • Belarriko markaren bat galdu duten animalientzat, belarriko identifikazioa marken kopiak eskatzea.
  • Ustiategian jaiotako behien berri ematea.
  • Ustiategiko animalien heriotzen berri ematea.
  • Beste ustiategi batzuetatik etorritako animaliei alta ematea.
  • Behiak identifikatzeko dokumentuak lortzea (BID).
  • Espainiako Estatuaren barruan behiak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).

Balioztatze zerbitzua

Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzua.

Ardi-ahuntz kudeaketa (berria)

Ardi eta ahuntz aziendaren sektoreko produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzetan gardentasun sistemak bermatzeko beharrak, ardi eta ahuntz espezieko animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea eragin zuen.

Izapide honen bidez espezie hauen kudeaketa egin dezake beharra duen abeltzainak.

Animaliak larre komunaletara lekualdatzea

Izapide hau bideratuta dago bere abereak edo abereetako batzuk larre komunaletara eramaten dituzten abeltzain baimenduei.

  • Animaliak baimendutako larre komunaletara eramateko eta jatorriko ustiategira bueltan ekartzeko dokumentuak lortzea (gidak).

Landare Alorra

COVID19 - Mahats-bilketarako sasoiko langileak kontratatzeko laguntzak

Oinarri hauen objektua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenean inskribatutako mahastizainek eta upategiek mahats-bilketa kanpainarako sasoikako langileak kontratatuz gero mahats-bilketaren baldintza egokiak betetzeko laguntzak ematea, COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko.

Dirulaguntza Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da. Deialdi honetarako aurrekontua 100.000,00 eurokoa da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko dira kontratatutako sasoikako langileen kopuruaren eta lan egindako lanaldien kopuruaren arabera, mahats-bilketaren aurreko kontrol-egonaldiak barne. Langilearen lanaldiari dagokion laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inola ere 25,00 €-tik gorakoa izango (25,00 € langileko eta lanaldiko edo eguneko). Langile bakoitzaren soldata gutxienez 60 euro garbikoa izango da lan egindako egun bakoitzeko.

Eskaerak, inprimaki normalizatu ereduaren arabera eta ezarritako dokumentazioarekin batera, aurkeztu ahal izango dira:

  • Pertsona Fisikoak, aldiz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Erregistroan, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, edota Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako gainerako lekuetan.

OINARRI ARAUTZAILE OROKORRAK

Deialdia 2020ko AZAROAREN 6a arte irekita egongo da.

Erabiltzen ari den makineria erregistratzeko eskaera

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak (h, k, l, m motakoak) eta ongarriak banatzekoak (i motakoak), 2009ko uztailaren 15a baino lehenago berritan erositakoak eta erregistraturik ez daudenak, erabiltzen ari diren makina gisa erregistratu beharko dira.

Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko laguntza

Landare osasuna hobetzeko borroka biologikoko metodoak sustatze aldera proposatutako diru laguntzak dira. Horien bitartez lagundu ahal izango dira: landaketen babes fitosanitariorako erabilera duten kontrol biologikoko organismoak, kolorezko tranpak eta feromonak. Hortaz gain, lagunduko dira ere fitosanitarioak biltegiratzeko armairuak.

Informazio gehiago

Mahasti landaketa baimenak

Mahasti landaketa berrien baimenak eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren azkenengo egunerarte dago zabalik.

Kontsulta ezazu: Mahasti landaketa berrien baimen eskaerak

Mahastia berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak

Mahastia berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak: 2023ko deialdia

 

2023ko deialdia irekita, apirilaren 15 arte.

  1. Eskari orri orokorra 
  2. Aukeratu diren eragiteraren arabera, dagokion banakako fitxa. 

Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (NEEO) izena ematea

NEEOn nekazaritza ekoizpen primarioaren esparruan diharduten ustiategiak erregistratuko dira. Dela nekazaritza edo abeltzaintza produktuak ekoizten dituztenak, dela ekoizpen primarioaren faseak gainditzen dituzten nekazaritza produktuak edo bestelako elikadura produktuak ekoizten dituztenak. Ez zaie aplikatuko produkzio guztia etxeko kontsumo pribatura bideratzen dutenei.

  • NEEON izena emateko eskaera. (PDF)

Pasaporte fitosanitarioa baimentzeko eskaera

Pasaporte fitosanitarioen baimena ematearekin loturiko betebeharrak..

  • Ekoiztu beharreko landare motari dagokionez edo horien norakoa diren eremu babestuei dagokienez, edozein aldaketa gertatuz gero, legokiokeen baimena eskatu beharko da.
  • Landareen mugimenduaren erregistro bat eduki beharko da, eta dokumentazioa 3 urtez gorde beharko da gutxienez.
  • Landareei erasaten dien edozein organismo kaltegarriren agerraldi atipikoren bat edo bestelako edozein anomalia, dagokion erakunde ofizialari jakinarazi beharko zaio.

Izena emandako entitateen betebeharrak.

  • Landareei erasaten dien edozein organismo kaltegarriren agerraldi atipikoren bat edo bestelako edozein anomalia organismo ofizial arduradunari jakinarazi beharko dio
  • Landareak hazi, ekoiztu, biltegiratu… egiten diren instalazioen plano eguneratua gordeko du.
  • Ekoiztu, erosi, biltegiratu… diren landareen erregistroak gordeko ditu, eta albaranak gutxienez urtebetez gordeko ditu.
  • Sartzeko bidea emango die erakunde ofizial arduradunei edo ikuskapen lanak egiteko , laginak hartzeko, etab. gaituriko pertsonei.
  • 58/2005 Errege Dekretuan azalduriko betebehar bereziak beteko ditu.

Dokumentuak:

Produktu Fitosanitarioen Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (OEOE/ROPO) kudeaketa

OEOEn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.

Izen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.

Izen ematerako dokumentazioa sektorearen arabera:

OEOEn baja emateko ondorengo dokumentazioa bete behar da:

Dokumentazioa egoitza elektronikoaren erregistro orokorraren bidez aurkeztu daiteke.

Sagardotarako sagarrondoari laguntza

Oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzei buruzkoak. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2016ko ekainaren 28a, asteartea).

PDF-a deskargatu

Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoren landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak.

PDF-a deskargatu

Dirulaguntza hauen oinarri arau tzai leak aldatzea eta 2022ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak.

PDF-a deskargatu

109 LI/2023 Foru Agindua, otsai la ren 26koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako diru-laguntzen 2023ko deialdia onartzekoa.

PDF-a deskargatu

Mendiak eta Eremu Naturalak

Auzolarreen ustiatze plana

Prozedura informatizatu bat dago, Udalek jasotako artzaintzarako eskaerak tramitatzeko eta bidaltzeko, horiek ustiategien erregistroko datuekin eta larreen karga-ahalmenarekin kontrastatzeko, eta ondoren dagozkion baimenak bidaltzeko. 

Babesguneetan ekintzak antolatzeko baimen eskaera orokorra

Gipuzkoako babesguneetan antolatu nahi diren ekintzetarako baimen eskaerak egiteko inprimakia. Beti ere, berariazko inprimakirik ez badago egin nahi den ekintzaren inguruan.

Babestutako Natura Guneetan kirol jarduerak antolatzeko baimen eskaera

Kirol jarduera antolatuak, bereziki lehiatzekoak, Espazio Natural Babestuetan araututako jarduerak dira eta, ondorioz, egin ahal izateko baimena eduki behar da.

Baso erreketak egiteko baimen eskaera

Basoko suteak prebenitzeko xedearekin, nekazaritza lurretan sastrakak, sasiak edo mozketa ondoko zaborrak kontrolpean erretzeko baimenak ematea.

Baso laguntzak

Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak, modu jasangarri batean, mantentzeko eta garatzeko helburuarekin, baso laguntzetarako deialdi bat egiten da urtero.

Baso lursailetan erabilera aldatzeko baimen eskaera

Bere ezaugarriengatik argi eta garbi basogintzarako joera duten lurrak babesteko, baimena eskatu beharko da lurzoruaren egoera fisikoan edo mendietan dagoen landaretzan funtsezko aldaketa dakarren edozein jarduera egiteko.

Basoberritze lanetan makineria erabiltzeko jakinarazpena

Baso titularrek bere mendietan baso-sartze edo basoberritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabili nahi badute, Baso Administrazioari jakinarazi beharko diote, lanak hasi baino hamabost egun lehenago gutxienez.

Basoberritzearen ziurtagiri eskaera zerga-arinketarako

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2014 Dekretuaren arabera, baso ustiapenen diru sarrerei dagokienez, basoberritze lana gastu kengarria da. Lana zuritzeko, egindako basoberritzearen ziurtagiria eskatu daiteke.

Basoberritzeko lanetarako makineriaren erregistroa

Erregistro honetan egoten dira basogintzan aritzen diren enpresak, baso berritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabiltzen dutenak.

Landa-lurzoruaren lursailak mugatzea

Laguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.

Oxido kuprosoa aurre komunikazioa

%75 [WG] P/P oxido kuprosoz formulatutako fitosanitarioarekin baso koniferoetan tratamendua egiteko aurre komunikazioa (Banda gorria/marroia)

Sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko baimen eskaera

Espazio Natural Babestuetako sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko, berariazko baimena eduki behar da.

Tasatzaileen erregistroan izen-ematea

Zuhaitzak mozteko baimena eskatzerakoan exijitutako tasazioak egiteko baimena duten baso ustiapenen tasatzaile-kubikatzaileen erregistro ofiziala.

Zuhaitz mozketak egiteko baimen eskaera

Nekazaritza lurretan zuhaitzak mozteko baimena.

Flora eta Fauna

Basafaunarekiko tramiteak

Basafauna edukitzeko, eragiteko edota ikertzeko eskaera.

Eskaera orokorra

Edozein motako eskaera egiteko eredua.

Kabi eskaera

Zenbait lekutan kabiak jar daitezke txorien birpopulazioa errazteko asmoz. Kabiak dohainik banatzen dira.

Eskaera orrian non nahi dezuten jarri (koordenadak) eta kopurua ipini beharko da.

Eskaera aukezteko lekuak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
    Gipuzkoa plaza, z/g - Donostia
  • Nekazal bulegoak

Liztor beltza

Listor beltzaren kudeaketa Udalekin batera egiten da. Kabi bat ikustean, bertako Udalarekin harremanetan jarri, edo 112 telefonora deitu.

Ehiza eta Arrantza

Arrantza - Ibai arrantza barrutiak

Gipuzkoako Arrantza Federazioak kudeatzen ditu bere web orriaren bitartez.

Arrantza / Ehiza: Datuak eguneratu

Txartel zenbakiakMail bidez datuak eguneratzeko txartelan agertzen diren zenbakiak zuzen identifikatzeko erabili beharko ditu.

  • Mail bidez.
  • 943 11 2149 telefonora deituz
  • Nekazal bulegoetan.

Jaiotze data zuzentzeko gure bulegoan edo Nekazal bulegoetan bidezko agiria aurkeztu beharko da.

Ehiza - Aldi baterako eskaera

Beste erkidego / Europa batasuneko herrialdetik datorren ehiztariek ondorengo dokumentazio ORIJINALA edo KONPULTSATURIK aurkeztu beharko dute:

  • Nortasun agiria
  • Beste erkidego / Europa batasuneko herrialde bateko indarrean dagoen ehiza lizentzia (lizentzia eta urteko tasa ordainduta)
  • Pareko azterketa gainditu duen ziurtagiria

Aurkezteko lekuak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
    Gipuzkoa plaza, z/g
    20004  - Donostia
  • Nekazal bulegoak