Funtzionamendua

Suhiltzaile zerbitzu guztietan egunean 24 ordutan eta urteko 365 egunetan larrialdiak estaltzeko, egitura operatiboa osatzen duten langile profesionalen (kaboak eta suhiltzaileak) arteko zati handi bat sei taldetan antolaturik egoten da, 24 orduko lanaldiz txandakatzen direlarik.

Horren arabera, egunero gutxienez 8 kabo eta 26 suhiltzaile bertan egotea bermaturik dago, zortzi suhiltzaile etxeren artean banaturik.

Langile horiek, eskatzen zaien larrialdiko egoerez arduratzeaz gain, eguneroko entrenamendu eta maniobrak egiten dituzte eta prebentziozko zereginetan ere parte hartzen dute, hala nola, simulazioak, laguntza talde berezien ardura, ur harguneak, instalazioak edo puntu sentikorrak begiratzea eta prestakuntza nahiz dibulgaziozko jarduerak.

Horrez gain, guardiako bi sarjentuk 24 orduak ematen dituzte urteko 365 egunetan lau suhiltzaile etxe estaltzen duen gune operatibo bakoitzean bana, buruzagitza betetzeko eta mugitu diren langileei euskarri gehigarriak emateko zailtasunezko eta/edo garrantzizko larrialdi baten kasua bada.

Eguneroko guardia operatiboaren zuzendaritza zainburuaren edo guardia buruaren ardurakoa izaten da, gaur egun ordutegi erdian bertan edo lokalizaturik eta neurri handiko esku-hartzeetara joateko prest egon behar duelarik, hura bertan egotea beharrezko den kasuetan, operatiboaren erantzule nagusi moduan jarduteko.

Osagarri gisa eta gainera zerbitzuaren egitura operatiboaren barruan sarturik aurkitzen dira BAI ESAN izeneko Aldundiaren suhiltzaileen larrialdietako koordinazio Zentralean jarduten duten komunikazio operadoreak.

Horien lana funtsezkoa da hedaturik dagoen operatiboaren barneko nahiz kanpoko koordinazioa eta funtzionamendua zuzena izango bada, SOS DEIAK elkartearen eta mugitu diren baliabideen eta gainerako suhiltzaile etxeen arteko zubi lana egiteko, larrialdiei eta mobilizazioari berehalako erantzun etengabea eta beharrezko baliabide operatiboei laguntza bermatzeko.

Oinarrizko gutxieneko eguneroko guardia 24 ordutan eta urteko 365 egunetan bertan egonez bermatua izateko, beraz, honako era honetan banatutako 38 pertsonez osatua izaten da guztira:

  • 1 Guardia burua
  • 1 Bai Esan izeneko koordinazio eta komunikazio Zentroko operadorea.
  • 2 Sarjentu (suhiltzaile etxeko eta eremuko arduraduna)
  • 8 Kabo (talde arduraduna/hornidura burua)
  • 26 suhiltzaile
Funtzionamentuaren egitura