PSISZren Komunikazio Zentroa: BAI ESAN

Zerbitzua abian jarri zenean, larrialdiko dei guztiak suhiltzaileen etxeetan hartzen ziren, eta haietatik zuzenean kudeatzen, nahiz eta zerbitzua sortu zen unetik beretik aurreikusten zen etorkizunean etengabe jardungo zuen komunikazio zentro baten beharra, suhiltzaileen zerbitzuaren koordinazioa eta kontrola eramateko, suhiltzaile etxe guztiei eta zerbitzuaren baliabide operatiboei sostengua emango ziona, berau izango zelarik zerbitzuaren deien harrerak eta jakinarazpenak zentralizatu eta jasoko zituena.

Suhiltzaileen larrialdien koordinaziorako Aldundiak eratutako komunikazio zentro horrek BAI ESAN izena hartu zuen eta 1992an sortu zen Foru Aldundiaren Jauregiko lokaletan, gaur egunera arte hainbat kokapen izan baditu ere.

Primeras instalaciones - Bai Esan 1992
Bai Esan Komunikazio Zentroaren lehen instalazioak Foru Aldundiaren eraikinean (1992)
Bai Esan 1999
Komunikazio Zentroaren instalazioak (1999)

Azken urteetan egindako azterketen emaitzez, 2018an Komunikazio Zentroa instalazio berri eta modernoago batzuetara lekualdatu da, hain zuzen ere, Garberako udal suhiltzaile etxearen barrura eta Donostiako udal zerbitzuaren Zentroarekin bateratzeko prozesu batean dago, Gipuzkoako Larrialdien Zentro Bateratuaren Zentro izango dena sortzeko.

Nuevas instalaciones Bai Esan 2018
Gipuzkoako Larrialdien Zentro Bateratuaren instalazio berriak Garberako suhiltzaileen etxean (2018)

Suhiltzaileen bi zerbitzuen bateratutako komunikazio eta koordinazio Zentrotik, nabarmen hobetuko dira lurraldean zehar gertatzen diren larrialdien tratamendua eta koordinazioa, eta aldi berean bi zerbitzuen artean dauden sinergia asko baliatu ahal izango dira, eta horrek bien funtzionamenduan abantailak ekarriko ditu, besteak beste, alde tekniko, antolamenduzko eta operatiboan.

Aurrera emandako urratsak Zerbitzu bakoitzaren ardurako diren eguneroko larrialdi txikiak gaur egiten dena baino eraginkorkiago heltzea ahalbidetuko du, eta, aldi berean, edozein bi PSISZk arduratu beharko lukeen larrialdi anitzen edo hondamen handien koordinazioa, ardura eta konponketa nabarmen onduko.

Gainera, oinarriak finkatzen dira Gipuzkoako lurralde osoan larrialdien ardura integratzaile eta osoaren planteamendua egin ahal izateko, bi suhiltzaile zerbitzuen erantzun koordinatua hobetuz eta ondorioz bi Zerbitzu Publikoek emaitza eraginkorrago bat emanez.