Mahastiaren berregituraketa eta birmoldatzeko laguntzak

Ardogintzarako mahatsak ekoizteko asmoz mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko egiten diren esku-hartzeak lagunduko dira, eragiketen xede diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden lurzatietan egiten diren horiek. Diruz lagungarriak diren eragiketak:

  1. Birlandaketa, gidatze-sistemarekin edo gabe: Eragiketa hori urterokoa edo bi urtez behingoa izango da. Barietatea aldatzea eskatuko du, edo laborantza-sistema, edo biak, jatorrizko lurzatian zegoenarekiko, non eta mahastiaren kokapena aldatzen ez den.
  2.  Mahastien birmoldaketa barietateak aldatuz: makatzean gaintxertatzea edo txertatzea. Eragiketa hori urtean behingoa izango da, eta makatzean gaintxertatzea edo txertatzea besterik ez du hartuko. Material begetalaren kostua eta txertaketa barne hartzen ditu.
  3. Kudeaketa-tekniken hobekuntza: Eragiketa hori urterokoa izango da, eta hautatutako gidatze-sistemaren eta eraldatu nahi den mahastiaren adinaren arabera, oinarrietan jasotako baldintza bete beharko ditu.
  4.  Birlandaketa, arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta agintaritza eskudunaren aginduz behartutako erauzketaren ondoriozkoa: Mahastiak birlandatzeko laguntza eman ahal izango zaie arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta mahastia kokatuta dagoen lurralde historikoko agintaritza eskudunak hala ezarri duelako mahasti-lurzati bat erauztera behartuta egon diren mahastizainei.

 

2024ko deialdia IREKITA, urtarrilaren 2a arte.

 

Erregistro elektronikoa bidez egin beharko da eskaera (Lurralde Oreka Berdeko Departamentura zuzendua) eta ondorengoa aurkeztu beharko da:

  1. Eskari orri orokorra 
  1. Aukeratu diren eragiteraren arabera, dagokion banakako fitxa:

Araudia: