Atzealdea Hondartzen Lurralde Mahaiak egutegi bateratua adostu du 2022. Denboraldirako

Hondartzetako Lurralde Mahaiak bainurako egutegi bateratu bat adostu du 2022 denboraldirako, bainu-denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era izango da, eta Ingurumen Departamentuak iaz ipini zuen 150.000 euroko kopuru gehigarria mantenduko du.

2022·04·13


Hondartzen Lurralde Mahaiak egutegi bateratua adostu du 2022. Denboraldirako

Aforoen kontrolik gabeko hondartza-denboraldia aurreikusten den testuinguru honetan, Nik Hondartzak APP-ak edukierari buruzko informazioa ematen jarraitzea erabaki da, eta App-a zerbitzu berriekin osatuko da, mugikortasun iraunkorraren bidez hondartzetara joatea errazteko.

Aurreko urtean egindako hobekuntzak mantenduko dira hondakinen bilketari dagokionez eta Hondartzak egunero garbituko dira Aste Santuan

Ingurumen Departamentuak ikerlan bat abian jarriko du Ostreopsis mikroalga toxikoen jarraipena egiteko, azken urtean euskal kostalde osoan eragina izan zuen mikroalga.

José Ignacio Asensio: “Pandemian zehar izan ditugun zailtasunek Hondartzen Mahaiaren balioa indartu dute, eta horren ezaugarri nagusia da kostaldeko udalen eta Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren arteko kudeaketa koordinatu bikaina eta sintonia ona”.”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamentuak gaur goizean bildu du Hondartzen Lurralde Mahaia, 2022 udaldirako departamentuak egindako proposamenak aurkezteko eta iaz hasitako zerbitzuak indartzeko. José Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak, Mónica Pedreira Ingurumen zuzendariak eta Donostia (Miguel Angel Díez), Orio (Anuska Esnal), Zarautz (Xabier Txurruka y Gloria Vázquez), Getaria (Haritz Alberdi), Zumaia (Iñaki Ostolaza), Deba (Iziar Irizar) eta Mutriku (Joseba Palenzuela) herreitako udaletako ordezkariek hartu dute parte bilera horretan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Programen arduradunak, Ana Jimenezekm  ere parte hartu du.

 

 Foru diputatuak balio handia  eman dio Hondartzetako Mahaiaren lanari “pandemian zehar aurre egin behar izan diegun zailtasunek Hondartzen Mahaiaren balioa indartu dute; izan ere, mahaiaren ezaugarri nagusia gestio koordinatu bikaina eta Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren eta kostaldeko udalen arteko sintonia ona da”. Era berean, foru diputatuak gaineratu du Hondartzen Mahaiaren ibilbideak aukera ematen digula gure hareatzen kudeaketa integral, iraunkor eta koordinatuan aurrera egiteko eta haien erabilera gipuzkoarrentzako segurtasun eta kalitate goreneko indizeekin ziurtatzeko.

 

Ildo horretatik, eta aurreko denboraldiaren arrakasataren ondoren, Hondartzen Mahaiak erabaki du bainu-denboraldia ireki eta ixteko egutegia bateratzea, ekainaren 15etik irailaren 15era. Foru diputatuak oso positibotzat jo du erabaki hori, eta azpimarratu du “Gipuzkoako Hondartzetako Lurralde Mahaia Gipuzkoako kostaldeko hondartzak kudeatzeko politika integrala eta jasangarria bultzatzen duten erabaki koordinatu eta bateratuetan aurrera egiten ari dela”. Era berean, Ingurumen departamentuak jakinarazi du 150.000 euroko gehigarria mantenduko dela, hondartzetako ohiko aurrekontuari atxikia, hondartzetako segurtasuneko laguntzaren osagarri gisa.

 

Pandemia garaian jasandako bi hondartza denboraldiren ondoren, Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, 2022. denboraldian ez da aurreikusten aforoen kontrolik. Hala eta guztiz ere, Hondartzen Mahaiak erabaki du Nik Hondartzak aplikazioa zerbitzu publikoko tresna gisa mantentzea, eta hareatzetako erabiltzaile kopuru eta edukierari buruzko informazioa jasotzen jarraituko du. . Halaber, Departamentuak jakinarazi du Nik Hondartzak aplikazioa zerbitzu publikoko erabilera berriekin osatuko duela, Gipuzkoako hondartzetara iristeko mugikortasun jasangarrian sustatzeari zuzenduta, Jose Ignacio Asensio foru-diputatuak gogorarazi duenez, “2020. urtean pandemia betean abian jarritako “Nik Hondartzak” edukiera-kontrolerako aplikazioak 55.000 deskarga eta 900.000 kontsulta  izan ditu, eta funtsezko tresna izan da aforoak eta edukiera kontrolatzeko eta beharrezko prebentzio-neurriak ezartzeko”. Pandemian zehar, hondartzen kudeaketa bikaina eta koordinatua egin da, eta hartu diren  okupazio- eta prebentzio-neurri egokiek ahalbidetu dute COVIDen egoera zailaren aurrean kutsadurarik ez izatea. Aurten, aldez aurreko neurri berriak hartuko ditugu ere, gure hondartzetako osasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna uneoro bermatzeko”.

 

Zehazki, gure hondartzetako segurtasuna eta herritarren osasuna zaintzen jarraitzeko, Ingurumen Departamentuak ikerlan bat jarriko du abian, Gipuzkoako kostaldean Ostreopsis alga toxikoen jarraipena egiteko eta gure lurraldean izan dezakeen eraginari aurrea hartzeko. . Mikroalgak, giza osasunean eragina izan dezaketenak, gure kostaldean agertzen hasi dira, klima-aldaketak ozeanoetako tenperatura igotzearen ondorioz. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azpimarratu duenez, “segimendurako aldez aurreko neurriak aktibatuko ditugu, klima-aldaketak eragindako egoera berri bat arrakastaz gainditzeko eta une oro gure herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko”.

Era berean, Ingurumen Departamentuak, hondartzen garbiketa eta sortzen diren hondakinen kudeaketa jasangarria ahalik eta gehien zaintzeko, bost edukiontzi jarriko ditu gaikako bilketa errazteko, identifikatzeko eranskailuekin joango delarik edukiontzi bakoitza. COVIDaren aurrean segurtasun neurriak areagotzeko, pedal bidezko irekiera-sistemako paperontziak mantenduko dira, edukiontziak ukitzea sahiesteko. Aldundiak egindako proposamenean, udalei gomendatzen zaie edukiontziak hondarretatik kanpo jartzea, hondartzetan eragin txikiagoa izan dezaten eta gainezka eginez gero harea ez kutsatzeko. Bestalde, hondakinen bilketari dagokionez, jakinarazi da Aste Santuan hondartzak garbituko direla  egunero eta edukiontziak jarriko direla.

Bestalde, Ingurumen Departamentuak  jakinarazi du aurten kartel bateratu bat diseinatuko dela hondartza guztietarako. Karteletan hondartzak erabiltzeko arau zibikoak jasoko dira. Horrez gain, sentsibilizazio-kanpainak egingo dira hondartzan bertan. Kanpaina horiek, alde batetik, zaborren bereizketa selektiboari eta sorkuntza gutxitzeko beharrari zuzenduko dira eta bestetik, Asensio foru diputatuak esan duen bezela, “kanpaina solidario eta humanitario bat egiteko ideia dago. “