Itzurun (Zumaia)

{.vars['reserved-article-title'].data} 1

ISO 14001

 

Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flish izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia.

Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez.

Gainera, oso instalazio erosoak ditu, dutxak, komun publikoak eta eguzki-oihalak jartzeko gunea, besteak beste. Horrez gain, taberna bat dago hondartzaren alboan (uda sasoian bazkariak ematen dituzte) eta, metro gutxira, berriz, ikuspegi zoragarriak dituen talasoterapia zentro bat.

  • Luzera: 270 m.
  • Batez besteko zabalera: 75 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: OLATU HANDIAK MAREARTEKO ZABALGUNEA

Planoak eta mapak

Osasun eta segurtasun baldintzak

Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Toldo aldea
  • Kabinak: (10etatik 19.30etara) - Informazioa, megafonia, arropazaindegia, aldagelak, dutxak, ur beroa, ur hotza, komunak, botika kutxa.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Oin garbilekuak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (10etatik 19.30etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: Toldoak
  • Telefono kabina
  • Bizikletak aparkalekuak

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu bereziak

  • Komunak eta dutxak
  • Arrapalak

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Herriko aparkalekua
  • Hotel
  • Landa turismoa
  • Talasaoterapia zentroa
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Surf, Piraguismoa, BodyBoard, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza,Itsaspeko kirol arrantza)
  • Itsaspeko kirol arrantza
  • Geologia aldetik gune interesgarria
  • Marearteko zabalgunea
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Surf, Piraguismoa, BodyBoard, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza,Itsaspeko kirol arrantza)
  • Itsaspeko kirol arrantza
  • Geologia aldetik gune interesgarria
  • Marearteko zabalgunea

Zumaiako erdigunetik oso gertu dago Itzurun hondartza, San Telmo (itsasgizonen zaindaria) baselizaren itzalean. Inguruetan dauden kaleetan aparkatzeko tokia dago.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTrenek ( www.euskotren.es ) autobus zerbitzua eskaintzen du herrian honako bi lineen bidez: Zumaia-Zarautz-Donostia eta Zumaia-Zumarragako Ospitalea.

Trenez: EuskoTren konpainiaren bi linea igarotzen dira Zumaiatik: Kostaldea (Donostia-Zumaia-Eibar) eta Bilbo-Donostia.