Jatorria: Tolosa Naturaldia

Tolosako Naturari buruzko Jardunaldiak orain dela 25 urte sortu ziren, bokazio dibulgatzaile eta hezitzaile argi batekin. Ibilbide luze horretan, filosofia eta nortasun propioak kontsolidatu dituzte, eta ezinbesteko hitzordu bihurtu dira hiritarrei natura eta iraunkortasun arloetako zabalkundea egiterakoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006. urtean Tolosa Naturaldiaren sorrera bultzatuz, apostu egin zuen kontzientziazio eta hedapen modu hori mantentzearen alde, topagune ukaezina izanik natura maite duen familia oso batentzat, klan moduko bat izan baita urtez urte Tolosan bildu dena, hitz egiteko, entzuteko eta ikasteko.

2015. urtean, Shole Martinek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuari laga zion lekukoa Shole Martinek egindako lanaren aitorpenetik, eta haren lankidetzarekin, Gipuzkoa Naturaldiak oinordetzan hartu zuen Tolosa Naturaldiaren espiritua; bere gain hartu zituen haren erronkak, eta Tolosa Naturaldiaren bagaje guztia erabili zuen, baita proiektu kolektibo baten aldeko haren jakintza guztia ere.

Tolosa Naturaldiaren edizio guztiei buruzko informazioa hemen ikus dezakezu.

Bestalde, Tolosa Naturaldiara, 1990etik 2014ra bitartean etorritako hainbat adituen partehartzearekin "NATURALDIA, 25 GAI PIL-PILEAN" liburua argitaratu zen 2018. urtean, jardunaldietan landu zituzten gaiak eguneratuta jasotzen direlarik bertan.

Deskargatu liburua hemen klikatuta.