Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Tramiteak eta laguntzak

Laguntzak

Baso laguntzak

Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak, modu jasangarri batean, mantentzeko eta garatzeko helburuarekin, baso laguntzetarako deialdi bat egiten da urtero.

Landa-lurzoruaren lursailak mugatzea

Laguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.

Tramiteak

Auzolarreen ustiatze plana

Prozedura informatizatu bat dago, Udalek jasotako artzaintzarako eskaerak tramitatzeko eta bidaltzeko, horiek ustiategien erregistroko datuekin eta larreen karga-ahalmenarekin kontrastatzeko, eta ondoren dagozkion baimenak bidaltzeko. 

Babesguneetan ekintzak antolatzeko baimen eskaera orokorra

Gipuzkoako babesguneetan antolatu nahi diren ekintzetarako baimen eskaerak egiteko inprimakia. Beti ere, berariazko inprimakirik ez badago egin nahi den ekintzaren inguruan.

Babestutako Natura Guneetan kirol jarduerak antolatzeko baimen eskaera

Kirol jarduera antolatuak, bereziki lehiatzekoak, Espazio Natural Babestuetan araututako jarduerak dira eta, ondorioz, egin ahal izateko baimena eduki behar da.

Baso erreketak egiteko baimen eskaera

Basoko suteak prebenitzeko xedearekin, nekazaritza lurretan sastrakak, sasiak edo mozketa ondoko zaborrak kontrolpean erretzeko baimenak ematea.

Baso lursailetan erabilera aldatzeko baimen eskaera

Bere ezaugarriengatik argi eta garbi basogintzarako joera duten lurrak babesteko, baimena eskatu beharko da lurzoruaren egoera fisikoan edo mendietan dagoen landaretzan funtsezko aldaketa dakarren edozein jarduera egiteko.

Basoberritze lanetan makineria erabiltzeko jakinarazpena

Baso titularrek bere mendietan baso-sartze edo basoberritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabili nahi badute, Baso Administrazioari jakinarazi beharko diote, lanak hasi baino hamabost egun lehenago gutxienez.

Basoberritzearen ziurtagiri eskaera zerga-arinketarako

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2014 Dekretuaren arabera, baso ustiapenen diru sarrerei dagokienez, basoberritze lana gastu kengarria da. Lana zuritzeko, egindako basoberritzearen ziurtagiria eskatu daiteke.

Basoberritzeko lanetarako makineriaren erregistroa

Erregistro honetan egoten dira basogintzan aritzen diren enpresak, baso berritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabiltzen dutenak.

Oxido kuprosoa aurre komunikazioa

%75 [WG] P/P oxido kuprosoz formulatutako fitosanitarioarekin baso koniferoetan tratamendua egiteko aurre komunikazioa (Banda gorria/marroia)

Sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko baimen eskaera

Espazio Natural Babestuetako sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko, berariazko baimena eduki behar da.

Tasatzaileen erregistroan izen-ematea

Zuhaitzak mozteko baimena eskatzerakoan exijitutako tasazioak egiteko baimena duten baso ustiapenen tasatzaile-kubikatzaileen erregistro ofiziala.

Zuhaitz mozketak egiteko baimen eskaera

Nekazaritza lurretan zuhaitzak mozteko baimena.

Beste edozein tramiteri buruzko informazioa lortzeko ondorengo bideak erabil daitezke: