Zuzendariaren agurra

Duela gutxi abiatu ginen legealdi honetako abiapuntutik, eta lan egiteko gogo biziz eta ilusioz hartu dut Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza.

Babes sozial handia dute bai kirolak eta baita pertsona aktiboa izateak ere. Kirol hastapenetik, familiek gero eta babes handiagoa ematen dute beren seme alabek kirola egin dezaten.

Horregatik, legealdi honetako erronka garrantzitsuetako bat da kirola segurua izatea maila guztietan, baina, batez ere, gure haurrentzat, berdintasun eta inklusio politikekin eta indarkeriazko inguruneetatik kanpo.

Horrela, ateak zabalik izango ditugu gure kirol egitura hobetzeko ekarpenak egin nahi dituzten kirol eragile sozialentzat: eskola kiroletik eta oinarrizko kiroletik elitera, klubetatik, federazioetatik eta udaletatik igaroz.

Kirola balio bat da Gipuzkoarentzat, eta denon artean landu behar dugu. Webgune honetan informazioa eta deialdiak aurkituko dituzue, eta gure kirola hobetzeko hain beharrezkoa den lankidetza indartzeko beste tresna bat ere bada.

Marta Pastor Bañales
Kiroleko zuzendaria