Mugiment Gipuzkoa

Mugiment Gipuzkoa bizitza aktiboa sustatzeko eta sedentarismoari aurre egiteko politikak sustatzen dituen estrategia da.  Estrategia honen ardatz nagusia da pertsonen bizi-ohituretan eta jokabidean aldaketa eragitea. 

Horretarako, estrategia honetatik garatuko ditugun esku-hartze guztiek kontuan hartuko dituzte beti gipuzkoar horien faktore sozialak.  Horregatik, estrategia honetako programen ondorioz, bai zuzeneko kirol-eragileek bai faktore sozialetan eragiten duten eragileek batera eta zeharka lan egiten dute, batez ere osasunean, gizarte-ekintzan eta hezkuntzan.

Estrategia hau 2017an jarri zen abian, eta bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak abiarazitakoarekin, non Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza eta Aldundia bera erabat lerrokatuta dauden Gipuzkoan.

Web orri honek Mugiment Estrategia osatzen duten lan-ildoak eskaintzen dizkizu. Bertan, lan-ildoekin batera, jarduera fisikoa sustatzeko dokumentu interesgarri ugari aurkituko dituzu.