MADE ikastaroak 2024

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, KIROLENE-k eta Kirolaren Euskal Eskolak martxan jarri ditugu MADE 2024 Ikastaroak (Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroak).

Ikastaro hauek ikastetxe eta klubetan eskola adineko jarduera fisiko eta kirolean aritzen diren begirale eta entrenatzaileei bideratuak daude. Ikastetxeko Multikirola, Jolas Hezi eta EKE taldeetan eta klubetako kirol eskoletan aritzen diren begirale eta entrenatzaileei.

Ikastaroetan Gipuzkoako edonork izen eman dezake (16 urte eta DBH tituludua dutenak). Ikastaroak 68.5 ordu ditu guztira, horietatik 18 presentzialak. Saio presentzial horiek Gipuzkoako 3 zonaldetan antolatuko dira: Zumaian, Debagoienan eta Oarsoaldean.

Ikastaroak Apirilaren 12 eta Uztailaren 3 bitartean izango dira.

Ikastaroen informazio osagarria Kiroleneren web orrian duzue (esteka).

Ikastaroaren prezioa: 80,64 euro.

Izen emateak Kirolene bidez egin behar dira eta izen emateak egiteko epea, Otsailak 19 eta Martxoak 8 bitartean izango da. Matrikulazioaren inguruko informazio osoa, Kiroleneren web orrian duzue (esteka).

Zalantzarik izanez gero, Kirolenetik lagunduko dizuete: info@kirolene.net / 946 55 07 43