Arreta, ekitateari

Mugiment Gipuzkoa Estrategia pertsonen bizi-baldintzetan oinarritzen da, eta kontuan hartzen ditu Gipuzkoako herritarren bizi-baldintza desberdinak.  Hainbat ekimen eta lan egin ditugu horiek ezagutzeko eta Gipuzkoako jarduera fisikoko politiketan integratzeko. Nabarmentzekoa da 2017an egin genuen jardunaldi espezifikoa.

Atal honetan, eskura izango dituzu Gipuzkoako udaletako kirol-eragileen ikuspegia, lurraldeko baldintzatzaile sozioekonomiko nagusiak, talde ahulen artean jarduera fisikoa sustatzeko nazioarteko esperientzia arrakastatsuak eta beste dokumentu interesgarri batzuk.