Atzealdea Auzolandegiak 2022: kartel-lehiaketa

Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 21etik otsailaren 17ra arte egongo da zabalik

2022/02/11


Martxan da Auzolandegiak 2022 programaren kartela diseinatzeko lehiaketa. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak egin du deialdia. Aurkeztutako lanak teknika desberdinetan eginak izan daitezke: argazkiak, marrazkiak, colageak. etb..

 

Auzolandegiak pertsona talde batek egiten dituzten borondatezko egonaldiak dira. Leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez (2-4 aste) elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

 

Lan guztiak bertikalean nahiz horizontalean aurkeztu daitezke, JPG edo PDF formatuan, 70 X 50 cm-ko neurrian eta inprentan erreproduzitzeko adinako kalitatearekin. Era berean, kartelarekin batera lelo bat ere proposa dezake parte-hartzaileak, hau, izena emateko orrian idatzi beharko da (ez da nahitaezkoa kartelean txertatzea).

 

Interesatuek, lehiaketan parte hartzeko unean baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala nola, 18-30 bitarte izatea eta Euskadin erroldatuta egotea. Lan guztiak originalak izan beharko dira eta parte-hartzaile bakoitzeko 2 lan aurkeztuko dira gehienez.

 

Sarituak Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2019 programaren barruan lankidetza proiektuak egin diren herrialdeen artean bat aukeratu ahal izango du. Saria joan-etorriko hegazkin-txartela izango da, eta sarituak bere kontura egingo du bidaia. Aurreko urteetako herrialdeak hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru. Bidaia 2022an egin beharko da.

 

 

 

Jarraitu gure sareak