Atzealdea Gaztegunek berriro ireki ditu ateak

Zentroak urriaren 5ean ateak ireki zituen, eta ohiko ordutegira itzuli da

2020/10/28


Gaztegunek berriro ireki ditu ateak eta egungo egoerak eskatzen dituen osasun- eta segurtasun-neurri berrietara egokitu da. Aforoak murriztu egin dira eta, gelak hartzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Elkarte bakoitzak bilduko diren pertsonen zerrenda erakutsi beharko du eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da. Bestalde, sarreraN eta irteeran eskuak garbitzeko gelak jarri dira eta areto bakoitzak erabilera bakarra izango du, hau da, egunean talde bakarrak erabili ahal izango du. Gainera, kafe-makinan eta itxaron-gelan ezingo da egon.

 

Momentu honetan zentroak 9 bilera-gela ditu eskuragarri. Gelak 2, 3, 4, 6 eta 8 pertsonarentzako dira (aforoak murriztu baitira), denak arbel eta wifi konexioarekin.

 

Gela handiena 11.a da eta 2 aukera eskaintzen ditu: panelen bitartez ixten bada, 2 gela sortzen dira 20 eta 6 pertsonarentzako izan daitezkeenak eta, gela irekita uzten bada, 30 pertsonarentzako. Gela hau ikastaroak, prentsaurrekoak edo tailerrak egiteko prestatuta dago. Bozgorailu sistemaz gain, proiektatzeko pantaila finkoa du eta idazteko arbel handia. Hortaz gain, Gaztegunen ikus-entzunezko baliabideak eta gazteek materiala gordetzeko armairu eta takilak daude eskuragarri.

Bilera gelak

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5

Ikus-entzunezko baliabideak

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5
  • Descripción foto 6

Gaztegunen Gipuzkoako hainbat elkarte biltzen dira, hala nola, Kaeb-Nai, Ehgam, Atzegi, Gurutze Gorria, Haritzalde Naturazaleen Elkartea, Euskadiko Esnearen Liga, Greepeace...; batzuk dagoeneko hasi dira zentroan biltzen.

 

Gaztegune Plus

Gaztegune zentroan Gaztegune Plus zerbitzu berria ere badago. Honen helburua da gazteei proiektuak aurrera eramaten laguntzea; eta horretarako, aholkularitza, prestakuntza eta diru-laguntzak eskaintzen dira.

 

Ez du zertan proiektu handi eta konplexua izan; besterik gabe, gazteek buruan duten ideia bat garatzea da helburua, horrela ikasten baitituzte etorkizunean beharrezkoak izango zaizkien hainbat gaitasun. Prestakuntza ere ezberdina izango da, hezkuntza formaletik kanpo, modu praktiko eta dinamikoan egingo da. Eta, noski, guztia doakoa da.

 

18-30 urte badituzu eta proiektu bat buruan baduzu, jarri gurekin harremanetan: 900 110 111 telefonora deituz edo gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

 

Ordutegia

Covid-19ak eragindako egoera eta gero, Gaztegunek berriro ireki ditu ateak ohiko ordutegiarekin:

  • Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:30era. Gelak aldez aurretik erreserbatu behar dira.
  • Goizetan telefonoz egin dezakezu zure kontsulta (900 110 111), 10:30etik 14:00etara.

 

 

Jarraitu gure sareak