Atzealdea GIDA: Violencia sexual y consumo de sustancias en jóvenes

Prebentzio goiztiarreko gida, familia eta irakasleentzat

2020/02/24


CEAPAk egindako gida honen asmoa da gehienetan emakume gazteekin lotutako sexu-indarkeriaren egiturazko arrazoiei heltzea: aisia-guneetan gertatzen dena, bikote barrukoa eta ziberindarkeria.

Substantzien kontsumoarekin eta sexualitatearekin lotutako genero-estereotipo batzuk eta bortxaketari eta maitasun erromantikoari buruzko mitoak aipatzen ditu, desegin ahal izateko.

Genero-indarkeriazko gertaeren jatorria ezagutzeko egin diren ikerketa askok adierazten dutenez, eragin nabarmena du erasotzaileek substantziak kontsumitzeak.

Gazteek maiz lotzen dute emakumeen kontrako indarkeria alkoholaren eta drogen kontsumoarekin. Reina Sofia Zentroaren barometroaren arabera, mutilen % 40,4 eta nesken % 39,1 ados daude substantzia horiek genero-indarkerian eragina dutela esatean.

Gida honen arabera, genero-indarkeria ez da beste indarkeria-modu bat, fenomeno konplexu bat da. Bereizgarri espezifiko batzuk ditu, jatorrian, mekanismoetan eta ondorioetan; eta horiek guztiak kontuan hartu behar dira.

GIDA [PDF]