Atzealdea Gipuzkoako udal-ekimenak itxialdian: Zegamako Gazte Eguna

2020ko apirilaren 4an Zegamak X. GAZTE EGUNA ospatu zuen, aurtengoan modu berezi batean

2020/04/17


Covid 19ak alarma-egoera sortu duen arren, Zegamako herriak ez dio uko egin hamargarren aldiz GAZTE EGUNA ospatzeari eta, Gazte Herexa Elkarteko kideek bultzatuta, apirilaren 4an etxetik jarraitzeko programazio berezia prestatu zuten, bertako gazte guztien gozamenerako.

Gazteek, Gazte Herexa Elkarteko kamiseta edota kamiseta arrosa bat jantzi, eta egunaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Eguerdian bakoitzak aukeratutako musika bidez, poteo bat egin zuten eta, bazkaldu ondoren, guztiek arratsaldean BINGORA jokatu zuten Instagram erabiliz. Ondoren, Balkoi fest ospatu zuten, herria musikaz girotzeko; eta txalo zaparren ostean, En tol Sarmiento taldearen erritmoarekin amaiera emanez egunari.

Hona hemen gazte eguna iragartzeko erabilitako bideoa. Zorionak ekimenagatik!