Atzealdea Haurren eta Nerabeen Eskubideen Eguna: “Nik ere badut zer esana!!” kanpaina

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna dela baliatuz, sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jarri du. Honen helburua da gogoraraztea adinez txikiek beren intimitatea eta identitatea babestuta izateko eskubidea dutela eta gurasoek, seme-alaben irudiak eremu digitalean zabaldu baino lehen, horiek babestu behar dituztela.

2019/11/20


Aldundiaren Likezibereskubideak programako urteroko kanpainaren ardatza haurren eta nerabeen arlo digitaleko eskubideak izan ohi dira; eta aurtengo lema, zehazki, “Nik ere badut zer esana!”. Kanpainak bi helburu nagusi ditu: prebentzioa eta sentsibilizazioa.

Ekimen honen bidez sustatu nahi da gurasoek, seme-alaben irudiak sare sozialetan partekatu baino lehen, hausnartzea: Zabaltzen diren argazki horiek eragina izan dezakete neska-mutilen etorkizunean? Nola sentitu daitezke partekatzen baditugu?

Gurasoek adinez txikien identitatea zein intimitatea babesteko beharra dutela gogorarazi nahi da, eta partekatzean, haien eskubideak urratzeko arriskua dagoela.

Ez dugu ahaztu behar, haurren eta nerabeen eskubideak izanik, ez dela bidezkoa beraiei buruzko informazio bat beren baimenik gabe zabaltzea.

 

Gomendioak!

 

Spot-a 2019  ("Nik ere badut zer esana!")

 

@Gipuzkoangazte sare sozialak: #likezibereskubideak2019

Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Nik ere badut zer esana!” ekimena (Likezibereskubideak kanpainak) zabaltzeko, @gipuzkoangazte Twitter eta Facebook kontuak berreskuratu ditugu.

Kanpainaren informazioa  #likezibereskubideak2019 traolarekin jarraitu daiteke.