Atzealdea Martxan da DK poesia lehiaketa
2019/11/12
Bale Zuria Argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin DK poesia lehiaketa jarri du martxan. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta aurrekoetan bezala egile berriei zuzendutako lehiaketa da. 18 urtetik 34 urte bitarteko gazteej aurkeztu ahalko dituzte lanak.
Poesia bildumak aurkez daitezke, euskaraz eta bakarka idatziak, originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.
Lanak emailez bidali beharko dira, abenduaren 31a baino lehen, honako helbide honetara: dkpoesialehiaketa@ donostia.eus. Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatuko dute epaimahaia. Jasotako lan guztiak aztertu eta irabazlea 2020ko martxoaren 21a baino lehen dute. Sari banaketa egun horretan bertan egingo da.
Saria 1.000 euro izango da. Horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango zaio irabazleari. Horrez gain, Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du idazlana. Bestale, irabazlea Pentsamendua eta Poesia errezitaldian parte hartzera gonbidatua izango da.