Atzealdea ONGI ETORRI GAZTE programaren barruan Donibaneko gazteek egindako bideoa etorri berriei harrera egiteko

Ongi etorri gazte!” egitasmoaren bitartez, Pasaiako gazteek eta nerabeek zuzenean hartu dute parte etorri berrien harreran. Izan ere, programa horren azken ekintza Donibanen grabatutako bideoa aurkeztea izan da. Donibanera bizitzera joan diren gazteei harrera egiteko asmoz, bertako gazteek herriko txokoak eta jarduerak erakutsi dizkiete.

2019/03/05


Pasaiako Udalak sustatu du prozesu hori, Haur eta Nerabeen Eskubideen Arloaren, Migrazio eta Aniztasun Arloaren eta Gazteria Departamentuaren bidez, Farapi Kooperatibarekin eta Rekkam enpresarekin batera.

Gazteekin aniztasuna eta harrera lantzeaz gain, Donibaneko eragile ugariren parte-hartzea bultzatu da, helburu argi batekin: haur eta nerabeen planean, ESKUBIDEAN izenekoan, jasota dagoen harrerari buruzko konpromisoa betetzea. Gogoan hartzekoa da UNICEFek, joan den azaroan, haurren eta nerabeen lagunen herri izendatu zuela Pasaia, plan horri esker.