Atzealdea UDABIZI: udako astialdiko eskaintzaren bilatzailea

UDABIZIn biltzen da Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek astialdiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei eta lan-eskaintzei buruzko informazioa.

2021/03/09


Udabizi 2021

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak aurten ere martxan jarri du UDABIZI bilatzailea. Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek plataforma honetan topa ditzakete udan zehar astialdiaren alorrean egin ahal izango dituzten ekintza interesgarriak (udaleku irekiak, udaleku itxi eta kanpamentuak, auzolandegiak, etab.), eta baita eremu horretako lan-eskaintzak ere.

UDABIZI WEBGUNEA

Jada 2021eko udarako hainbat eskaintza kontsulta daitezke eta, Udabizin eskainitako informazioa ahalik eta osatuena izan dadin, komeni da bertan biltzea udan Gipuzkoako haur eta gazteentzako antolatutako jardueren kopuru ahalik eta handiena. Horregatik, era honetako ekintzak antolatzen dituen edo begiraleak behar dituen erakunde, elkarte nahiz udala bazarete, animatu nahi zaituztegu zuen informazioa datu-base honetan sartzera.

 

Hala, Gipuzkoako haurrek eta gazteek beraientzako dagoen udako astialdiko eskaintza erraz topatu ahal izango dute, zuena barne. Horretarako, nahikoa da datuak zuzenean sartzea web-orrian bertan topatuko duzuen formularioaren edo ondoko loturaren bitartez:

 

Formularioa

 

Horrez gain, zuzendari-, hezitzaile- edo begirale-lanean aritu nahi baduzu, aplikazio honetan ikusi ahal izango dituzu astialdiko elkarte eta erakunde desberdinek uda honetarako duten lan-eskaintza, baita Gipuzkoako Foru Aldundiarena ere.

 

Lan-eskaintzaren bilatzailea

 

Azkenik, uda honetan astialdiko ekintza batean parte hartu nahi baduzu (udalekuak, kanpamentuak, auzolandegiak, etab.), dagoeneko Udabizi datu-basea kontsulta dezakezu. Eskaintza zabala topatuko duzu.

 

Ekintzen bilatzailea

 

Bestalde, kontuan izan uda arte aplikazioak eguneratzen jarraitzen duela eta, beraz, une batean behar duzuena topatu ez arren, aurrerago zortea izan dezakezuela.

 

 

Jarraitu gure sareak